Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Emakume futbolarien greba, errugbiko munduko txapelketa eta Euroliga hizpide

2019-11-04
Hamaika Telebistak kirolari leiho propioa ireki dio Marakana Txikia saio berriaren eskutik. Beñat Zarrabeitiak gidatuta, lehen saioan, Alessandro Ruta eta Garazi Muniainen parte hartzea izan dugu. Hortaz gain, Ane Urkiri Ansolak emakumezko futbolarien grebaren inguruko gakoak azaldu eta Imanol Intziartek munduko errugbi txapelketaren berri eman digu. Elkarrizketaren atalean, Ritxi Guerra kazetariak Baskoniaren ingurukoak ekarri dizkigu. Horiek eta beste hainbat, gure kabina berrian.
bideoa prestatzen
Athletic-en garaipena Muniainen eskutik eta Realaren ezusteko porrota etxean

2019-10-31
Zuri-gorriek Espanyol-en aurkako hiru puntuak lortu zituzten Muniainek egindako bi gol eta Victor Gomez-ek bere atean egindakoaren ondorioz. Txuri-urdinek, aldiz, kolpe gogorra jaso zuten Anoetan Levanteren kontra galdu ostean.
bideoa prestatzen
Osasunaren Asanbladak denboraldiko aurrekontua onartu du

2019-10-27
Osasunaren bazkide ordezkarien batzordeak, urteroko Asanblada Orokorrean, klubaren kontuak eta denboraldiko aurrekontua onartu zituen atzo. 190 bazkide bertaratu ziren eta 48k ordezkatutako botoa eman zuten.
bideoa prestatzen
Greba egitea adostu dute futbolariek

2019-10-23
Lehenengo maila osatzen duten 16 taldeetako ordezkariak Madrilen bildu dira eta lan-hitzarmena adosteko negoziaketak gelditu ostean greba egitea erabaki dute. Jokalariek azaroko lehen asteburuan antolatu nahi dute greba, hau da, azaroaren 2an eta 3an emakumezkoen liga geratuko da.
bideoa prestatzen
Ainhoa Tirapu: "Mutilen futbolarekin alderatzea ezinezkoa da, baldintza minimoak eskatzen ditugu"

2019-10-23
10 urterekin hasi zen Barañaineko emakume taldean jolasten. 20 urterekin Badajozera joan zen Kopako Txapelketan parte hartzera eta geroztik Athletic Club-ko kidea da. Futbolean profesionalki lan egiteko aukera izan arren, Ainhoak argi du emakumeen futbolak oraindik asko duela aurreratzeko. Horregatik, hitzarmenaren negoziaketa prozesuan aritu da. Momentu honetan, greba deitu dute emakume futbolariek.
bideoa prestatzen
Athletic garaile euskal derbian

2019-10-14
28.000 pertsona bildu dira zelai berrian, nesken partidetara joaten diren zaleen Gipuzkoako marka hautsiz. Zuri-gorriek 0-2 gailendu dira denboraldiko lehenengo derbian.