Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Alberto Uribe-Echevarriak sinadura bilketari ekin dio

2018-12-03
Alberto Uribe-Echevarriak Athletic-eko presidente izateko hautagaitza aurkeztu du eta sinadurak biltzen ari da. Aurkezpen ekitaldian, bere lan taldeko kide izango diren Jabi Aldazabal, Silvia Muriel, Genar Andrinua, Izaskun Larrieta edo Mario Fernandez egon dira. Eurekin batera, Jose Mari Arrate eta Txetxu Lertxundi klubeko presidente ohiak, Josu Bergara ahaldun nagusi izandakoa eta EAJ zein Ezker Abertzalearekin lotutako pertsonak.
bideoa prestatzen
Euskadiko Futbol Federazioak abenduaren 12an egingo du FIFA eta UEFAn sartzeko eskaera egiteko asanblada erabakigarria

2018-11-28
Euskal Selekzioen ofizialtasuna eskuratzeko, Eusko Jaurlaritzak bide juridikoari ekin dio. Dagoneko, sokatira, boxeo edo surfean fruituak eman ditu. Jon Redondok, Lakuko gobernuko kirol alorreko zuzendariak, Hamaika Telebistari azaldu dionez, ekinbide honekin ate berriak ireki nahi dituzte, euskal federazioek nazioarteko erakundeetara jotzeko. Hurrengo urratsak, halterofilian edo futbolean izango dira. Futbolean, Euskadiko Futbol Federazioak abenduaren 12an egingo du, Durangon, UEFA eta FIFAn sartzeko eskaera ahalbidetuko duen asanblada.
bideoa prestatzen
Zelaian zein Ibaiganera begira, aste erabakiorra Athletic-en

2018-11-27
Talde zuri-gorriak egoera zaila pairatzen du, 13 jardunaldi igaro ostean, garaipen bakarra lortuta eta une honetan jaitsierako postuetan egonik. Horiek horrela, aste honetan, Huescaren aurka Kopan eta Levanteren kontra Ligan jokatu beharreko partidek garaipen berezia hartu dute. Bai sailkapenari begira, baita Eduardo Berizzo entrenatzailearen etorkizunari dagokionez. Bestalde, abenduaren 27an, egitekoak diren hauteskundeen kasuan, oraindik ere ez da hautagai ofizialik azaldu. Hala ere, mugimenduak egon badaude, besteak beste Aitor Elizegi sukaldari ezagunarenak edo GARA egunkariak aditzera emandako "Athletic indartu" plataformarena. Beñat Zarrabeitia lankideak egoera aztertu du.
bideoa prestatzen
Jon Redondo: "Ofizialtasunaren bidea egiten, euskal federazioak lagunduko ditugu"

2018-11-27
Lau urte igaro dira Eusko Jaurlaritzak euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko txosten juridikoa aurkeztu zuenetik. Geroztik, fruituak ikusi dira, aurrena sokatiran, boxeoan eta surfean orain. Horiek horrela, Jon Redondok, Eusko Jaurlaritzako kirol alorreko zuzendariak, balantzea egiteaz gain, etorkizunera begirako erronkak azaldu ditu. Besteak beste, futbola bezalako kiroletan. Elkarrizketa osoa, bihar ikusgai.
bideoa prestatzen
Athletic-en krisia aztergai, garaipen eta hautagaien faltan, Berizzoren lana auzitan

2018-11-26
13 partida jokatu ostean, garaipen bakarra lortuta, talde zuri-gorria jaitsierako postuetan dago. Egoera honek, Eduardo Berizzo argentinarraren lana kolokan jarri du eta bizkaitarrek puntu premia handia dute. Getaferen kontra markagailuan aurreratu arren, berriro ere, lehoiek ezin izan zioten abantailari heldu. Bestalde, arlo instituzionalari dagokionez, oraindik ez da presidentzia eskuratzeko hautagairik aurkeztu eta, gogoratu, hauteskundeak abenduaren 27an izan beharko luketeela. Hauek eta beste hainbat, Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, Gontzal Astorki eta Asier Laraudogoitiarekin batera.
bideoa prestatzen
River eta Boca, klasikoen artean klasikoena, Libertadores Kopako finalean: Dena ala ezer ez

2018-11-23
Joaneko partidan bina berdindu ondoren, River Platek eta Boca Juniors-ek garaikurra jokoan izango dute. Partidako irabazleak eramango du titulua. Norgehiagoka pasio handiak sortu ditu Argentinan eta lehiak mundu mailako dimentsioa eskuratu du.