Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoaren irudia
Harrobia | Ligan galdu, Europari begiratu

2015-12-14

Athleticek 2 eta 1 galdu zuen Vicente Calderon futbol zelaian Atletico Madrilen kontra. Zuri-gorriak irabazten hasi ziren, baino etxekoek markagailua irauli zuten. Neurketa aztertu dugu eta Marsellaren kontrako Europa Ligako hitzorduaz hitz egin dugu. Gurekin izan dira Ramon Basaldua (Bizkaia Irratia) eta Markel Onaindia (Anboto) kazetariak.

bideoaren irudia
Reala nagusi Eibarren kontrako derbi gipuzkoarrean

2015-12-07

Real Sociedad 2 - Eibar 1. Txuri urdinek irabazi zuten gipuzkoarren arteko derbia. Imanol Agirretxeren bi golek erabaki zuten norgehiagoka estua. Analisia egin dugu Ane Urkiri (Errealeko Neskak) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

bideoaren irudia
Realak astindua jaso zuen nesken euskal derbian

2015-12-07

Athletic 5 - Real Sociedad 0. Txuri urdinek amore eman zuten Lezaman zuri-gorrien aurka Emakumezkoen Ligako euskal derbian. Aldiz, Oiartzunek puntua zenbatu zuen Levanteren zelaian (1-1). Derbia aztertu dugu Ane Urkiri (Errealeko Neskak) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

bideoaren irudia
Eibarrek estu hartu zuen Real Madril, galdu arren

2015-11-30

Eibar 0 - Real Madril 2. Armaginek ohiko jokoa egin zuten, eta arerioak aparteko neurketa jokatu gabe hiru puntuak eraman zituen. Partidua aztertu eta Kopari zein asteburuko Gipuzkoako derbiari begira jarri gara. Gurekin izan dira Aitor Manterola eta Joseba Urdangarin.

bideoaren irudia
Realak esperotakoa lortu zuen Camp Nouen

2015-11-30

Bartzelona 4 - Real Sociedad 0. Txuri urdinek gehiegizko porrota jaso zuten liderraren etxean. Neurketaren analisia egin dugu Joseba Urdangarin eta Aitor Manterolarekin, eta Kopari zein derbiari begira jarri gara.

bideoaren irudia
Harrobia | Zuri-gorriek bide onetik jarraitzen dute

2015-11-30

Rayo Vallecano 0 - Athletic 3. Aritz Aduriz erabakigarriaren hiru golei esker, zuri-gorriek garaipen erosoa lortu zuten Madrilen. Garaipenari esker 20 puntu lortu eta sailkapenean gora egin dute. Neurketa eta kopako hitzorduaz aritu gara. Asier Laraudogoitia eta Asier Ormazabalekin.