Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoaren irudia
Realak ez du ondo bukatu urtea Anoetan

2015-12-21

Real Sociedad 0 - Vila-real 2. Txuri urdinen porrota eta Kopako kanporatzea aztertu ditugu. Anoetako inertzia ona bertan behera utzi dute. Imanol Arruti eta Lander Iruin kazetariekin aztertu dugu egoera.

bideoaren irudia
Harrobia | Athletic-ek etxeko lanak egin zituen

2015-12-21

Athletic 2 - Levante 0. Zuri-gorriei kosta egin zitzaien Levanteri neurria hartzea, baina bigarren zati on bati esker irabazi egin zuen. Iker Muniain taldera itzuli zen lesio luze baten ostean. Neurketaren analisia egin dugu Asier Laraudogoitia entrenatzailearekin eta Iraia Hermosilla kazetariarekin.

bideoaren irudia
Realak eta Oiartzunek galdu egin zuten etxean

2015-12-14

Emakumezkoen Lehen Mailan, gure bi ordezkariek galdu egin zuten. Realak 0 eta 3 Bartzelonaren aurka, eta Oiartzunek 0 eta 4 Athleticen kontra euskal derbian. Analisia egin dugu Xabier Isasa (Mundo Deportivo) eta Aritz Olagoirekin (kirol psikologoa).

bideoaren irudia
Realak puntua bildu zuen Getaferen zelaian

2015-12-14

Getafe 1 - Real Sociedad 1. Txuri urdinen berdinketa eta Kopako hitzordua izan ditugu hizpide Xabier Isasa (Mundo Deportivo) eta Aritz Olagoirekin (kirol psikologoa).

bideoaren irudia
Hamaikakoa | Mutilek berdindu, neskek galdu

2015-12-14

Gipuzkoako Lehen Mailako gure taldeen errepasoa egin dugu. Mutiletan, Realak eta EIbarrek berdindu egin zuten. Nesketan, berriz, Realak eta Oiartzunek galdu. Ligako neurketak aztertu eta Kopari begira jarri gara. Gurekin izan dira futbol solasaldian, Xabier Isasa (Mundo Deportivo) eta Aritz Olagoi (kirol psikologoa).

bideoaren irudia
Harrobia | Ligan galdu, Europari begiratu

2015-12-14

Athleticek 2 eta 1 galdu zuen Vicente Calderon futbol zelaian Atletico Madrilen kontra. Zuri-gorriak irabazten hasi ziren, baino etxekoek markagailua irauli zuten. Neurketa aztertu dugu eta Marsellaren kontrako Europa Ligako hitzorduaz hitz egin dugu. Gurekin izan dira Ramon Basaldua (Bizkaia Irratia) eta Markel Onaindia (Anboto) kazetariak.