Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoaren irudia
Harrobia | Ligan galdutakoa Kopan irabaztera

2016-01-19

Bartzelona 6 - Athletic 0. Zuri-gorriek astindua jaso zuten Camp Nou zelaian, epaileak Iraizoz atezaina egotzi ondoren. Neurketa aztertu eta Kopako hitzorduari begira jarri gara Aritz Eskandon eta Iñaki Izarekin. Bartzelona gainditzeko itxaropenik bada. Athleticeko nesken lidertza sendoa eta Athletic B ere aipagai izan ditugu.

bideoaren irudia
Igor San Miguel: "Hasieratik esan nien edozeinen kontra lehiatzeko taldea garela"

2016-01-18

Hamaikakoa saioan, Igor San Miguel Realeko nesken entrenatzailea elkarrizketatu dugu. Ardura hartu zuenetik denboraldi txukuna osatzen ari da talde txuri urdina. Urteko lehen bi neurketak jarraian irabazita sailkapeneko laugarren tokian egonkortu dira. Taldearen egoeraz eta Tximist prestatzaile fisikoari egindako omenaldiaz aritu gara, besteak beste.

bideoaren irudia
Hamaikakoa | Realaren berdinketa eta Igor San Miguel

2016-01-18

Reala eta Deportivoren arteko berdinketa, Realeko nesken garaipena eta Oiartzunen porrota aztertu ditugu Joseba Urdangarin eta Asier Aiestaran kazetariekin. Bestalde, Igor San Miguel Realeko nesken entrenatzailea elkarrizketatu dugu.

bideoaren irudia
Realak irabazi eta Oiartzunek galdu, oporren bueltan

2016-01-11

Realeko neskek azken unean gainditu zuten Transportes Alcaine Zaragozan (1-2) eta Oiartzunek Bartzelona bigarren sailkatuaren zelaian galdu zuten (2-0). Bi norgehiagoken analisia egin dugu Mikel Ibargoien kazetariarekin eta Urtzi Arrondo futbol entrenatzailearekin.

bideoaren irudia
Arnasa hartu du Realak

2016-01-11

Real Sociedad 2 - Valentzia 0. Txuri urdinek garaipenarekin bukatu dute Ligako lehen itzulia. Eusebioren taldeak hiru puntu horiek behar zituen. Neurketa eta taldearen egoera aztertu ditugu Mikel Ibargoien kazetariarekin eta Urtzi Arrondo futbol entrenatzailearekin.

bideoaren irudia
30 punturekin bukatu du Eibarrek lehen itzulia

2016-01-11

Eibar 2 - Espanyol 1. Armaginek helburua bideratu dute Ipuruan sendo eta etxetik kanpo ondo ibilita. Azken garaipenarekin 30 puntu bildu dituzten lehen itzuliaren amaieran. Azken neurketa eta egoera izan ditugu hizpide Mikel Ibargoien kazetariarekin eta Urtzi Arrondo futbol entrenatzailearekin.