Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Euskal Selekzioa: Konpromisoa, sinesgarritasuna eta urrats kualitatiboak

2019-05-23
Euskal Selekzioak Panamaren aurka jokatuko du asteburu honetan, Javier Clementek hautatzaile gisa zuzentzen duen aurreneko partidan. Barakaldokoak arazo larriak izan ditu deialdia osatzeko, Bilbao Athletic-eko bost jokalari sartu behar izan ditu, eta honek zeresan handia eman du. Ofizialtasunaren bidean, federazioak abenduan hasitako bideari eutsi behar dio eta sektore guztien konpromisoa ezinbestekoa izango da. Honatx Beñat Zarrabeitia lankidearen analisia.
bideoa prestatzen
Asier Garitanok Alavesek azken urteetan erakutsitako mailari eutsi nahi dio

2019-05-22
Bergararrak urtebeterako kontratua sinatu du gasteiztarrekin baina arabarren Lehen mailan jarraituz gero, automatikoki berrituko luke. Leganesen historia egin ostean, Realean kargutik kendu zuten iragan den abenduan. Alavesen aro berri bati ekingo dio Garitanok.
bideoa prestatzen
Osasuna, Lehen mailako taldea

2019-05-22
Granadak Albaceten irabazi ostean, Osasunak Lehen mailan aritzeko txartela eskuratu du. Jagoba Arrasateren eskutik, gorritxoek denboraldi bikaina burutu dute, bereziki Sadarren jokatutako partida gogoangarriekin, eta sendotasun handia erakutsi dute. Milaka zale Gaztelu plazan elkartu ziren taldeari lehen omenaldia eskaintzeko, ondoren udalak zein foru gobernuak harrera instituzionalak egingo dizkiote klubari.
bideoa prestatzen
Realak garaipen historikoa lortu zuen Granadan

2019-05-13
Realak garaipen historikoa lortu zuen Granadan pasa den larunbatean Espainiako Ligako txapelduna den Athletico Madrilen kontra. Klubak 32 urtean lortu duen lehen titulua da Erreginaren Kopako finalekoa. Bat eta bi gailendu zitzaion Reala Atletiko Madrili; lehen gola madrildarrena izan zen arren Kiana Palaciosek berdindu zuen markagailua 18.minutuan eta Nahikari Garciak sartu zuen garaipenaren gola. Milaka zale batu ziren Donostian txuri-urdinei harrera egiteko igande eguerdian. Loiuko aireportuan egin zieten lehen harrera jokalariei, eta ondoren, Zubietan, ezusteko omenalditxoa egin zieten bertan bildutako zaleek. Eguerdian, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitzan eta Donostiako udaletxean ere herritarren berotasuna jaso zuten jokalariek. Arratsaldean, Anoetako futbol zelaian omendu zituzten Realaren eta Real Madrilen arteko partidaren amaieran.
bideoa prestatzen
Iruñeko Udalak harrera egin die eguerdian Osasuna taldekoei

2019-05-10
Iruñeko Udalak harrera egin die eguerdian Osasuna taldeko emakumezkoei. Futbolariak 1.B mailara igoitzea lortu dute eta kategoria altuena lortzeko zorian gelditu dira
bideoa prestatzen
Ane Urkiri kazetaria: "Errealak ezustekoa eman dezake Erreginaren Kopako finalean"

2019-05-08
Errealak Erreginaren Kopako finala jokatuko du maiatzaren 11n, Granadan (Espainiako Estatua). Ane Urkiri kazetariarek azpimarratu du Errealak ezustekoa eman dezakeela larunbatean, Errealaren dinamikaren norabidea "ona" delako.