Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Marakana Txikia Legends: Realaren hamarkada miresgarria aztergai

2019-12-30
Alberto Ormaetxearen eskutik, Realak bere historiako unerik onena bizi izan zituen 1979 eta 1983 bitartean. Testuinguru sozial zailean, talde gazte bat osatuz, Realak bi Liga eta Superkopa irabaztea lortu zuen. Ondoren, Toshack-en aginduetara, 1987ko Kopa. Taldea, jendartea eta klubaren bilakaera GARAko kazetari Joseba Iturriarekin batera aztertu ditugu.
bideoa prestatzen
Kobe Bryant-en heriotza, Williamsek pairatutako irain arrazistak eta Italiako futbolaren erradiografia

2020-01-27
Kobe Bryant-en heriotzak mundu osoko albistegiak ireki ditu, Lakers-eko jokalaria helikoperoarekin izandako istripuan hil da. Marakana Txikian bere ibilbidea aztertu dugu Alessandro Ruta eta Iñaki Berastegirekin batera. Hortaz gaindi, Iñaki Williamsek pairatutako irain arrazistak eta Italiako futbolaren erradiografia osatu dugu.
bideoa prestatzen
Athletic eta Reala, aurrera Kopan

2020-01-23
Zuri-gorriek sufrimendu handia pairatu zuten Elx taldearen aurkako kanporaketa gainditzeko. Banako berdinketaren ostean, lehoiek penaltietan lortu zuten final zortzirenetarako txartela. Realak, bestalde, Espanyol kanporatu zuen Anoetan.
bideoa prestatzen
Betiseko jokalari ohiek ukatu egin dute dirua jaso izana partidu baten emaitza baldintzatzeagatik

2020-01-23
Antonio Amayak, Jordi Figuerasek eta Xavier Torresek 2014ean euren kontu-korronteetan izandako diru mugimenduak gai pertsonal anitzengatik izan zirela argudiatu dute. Modu honetan, azpimarratu dute ez dutela inoiz dirurik onartu edozein partidu irabazi, galdu edo berdintzeagatik.
bideoa prestatzen
Txuma Peraltak zalantzan jarri du delitua ote den talde bati pizgarria ordaintzea beste bat garaitzeagatik

2020-01-22
Gaurko Osasuna Auziaren saioan, Diego Makirriain eta Sancho Bandresek ere deklaratu dute. Fundazioko buru izandakoak Sevillara eramandako 400.000 euroak zertarako ziren ez zekiela ziurtatu du eta idazkari ohiak Bizkai ordainketa guztien arduradun izan zela baieztatu du.
bideoa prestatzen
Artxanko Osasunako presidente ohiak Betisi ordaindu izana onartu du Valladolid menderatzeagatik

2020-01-21
Gaur izan da Osasuna Auzia delakoaren bigarren saioa eta auziperatuek lehen testigantzak eman dituzte. Iruñeko auzitegian lehenik Bizkai eta presidente ohiak gero erantzun behar izan dituzte akusazio eta defentsaren galderak.