Skip to main content

Azken bideoak: Saskibaloia

bideoa prestatzen
Baskonia: Mitoak, hitoak eta izaera aztergai

2020-05-18
Baskoniaren inguruko Marakana Txikia monografikoa Joseba Sanchez-ekin batera: Talde gasteiztarraren inguruko garaipen, jokalari eta entrenatzaile mitikoak hizpide.
bideoa prestatzen
NBAk txapelketa etetea erabaki du

2020-03-12
COVID-19 gaitzak mundu mailan eragindako krisiaren ondorioz, NBAk txapelketa etetea erabaki du. Eta, oraindik ere, argitzeke dago hurrengo partidak noiz jokatuko diren. Izan ere, Houston Rockets bezalako taldeek, ikuslerik gabeko norgehiagokak ez lehiatzen alde agertu dira, partidak uda partera atzeratzeko joera azalduz.
bideoa prestatzen
Kobe Bryant hil da helikoptero istripu batean

2020-01-27
Berarekin batera bidaiatzen zuten zortzi bidaiariak ere hil egin dira; haien artean kirolariaren 13 urteko alaba zegoen. Los Angeles Lakerseko jokalaria izan zen 20 urtez eta guztira 5 eraztun eskuratu zituen.
bideoa prestatzen
Lointek Gernikaren garaipen garrantzitsua Europan

2020-01-23
Saskibaloian, Lointek Gernikak garaipen bikaina eskuratu zuen Eurocup-eko Top16ko errondaren baitan. Bizkaitarrek 18 puntutako errenta eskuratu zuten, hungariako Szeksard taldea Malosten 91 eta 73 gainditu ostean. Ondorioz, hurrengo faserako sailkapena gero eta gertuago daukate Mario Lopezen jokalariek.
bideoa prestatzen
Real Madrilen aurka jokatuko du Bilbao Basketek ACB Kopan

2020-01-13
Bartzelonan behar zuten garaipena lortu ondoren ACB Kopa jokatzeko txartela lortu dute Beltzezko Gizonek. Real Madril izango da lehenengo aurkaria, otsailaren 13an.
bideoa prestatzen
Sam Bowie Michael Jordanen aurretik, NBAko Draft-aren historiako akatsik nabarmena

2019-12-10
1984ko Draft-era aurkeztu ziren jokalarien artean gerora mito bihurtu ziren Akeem Olajuwon, Michael Jordan, Charles Barkley edo John Stockton zeuden. Baita NBAn ibilbide sendoa osatu zuten Sam Perkins edo Kevin Willis ere. Jokalariak hautatzeko zerrendan, lehen postua Houston Rockets-entzat izan zen. Texaseko frankiziak Olajuwon fitxatu zuen. Bigarren aukera, Portland Trail Blazers-entzat izan zen. Oregoneko taldeak Sam Bowie pibota hautatu zuen eta, ondorioz, Michael Jordanek Chicagoko bidea hartu zuen. NBAren historia aldatu zezakeen erabakia. Bowiek lesio larriak pairatu zituen bere ibilbide osoan zehar eta Kentucky-ko Unibertsitatean erakutsitako potentzialetik oso urruti egon zen. Marakana Txikian, Alessandro Rutak osatutako soslaia.