Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saskibaloia

bideoa prestatzen
Gipuzkoa Basketek Urrezko LEB ligan jokatu ahal izango du datorren denboraldian

2019-07-02
Hori posible egingo duen akordioa sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta klubak. Urrezko LEB liga estatu mailako saskibaloiko bigarren maila altuena
bideoa prestatzen
Javi Salgadok agur esan dio saskibaloiari jokalari moduan

2019-06-28
Negar artean iragarri du Bilbao Basketeko base mitikoak jokalari izateari utzi eta Alex Mumbrú entrenatzailearen talde teknikora pasako dela datorren denboralditik aurrera. Erabaki zaila izan dela onartu du prentsaurrekoan baina unerik egokiena zela sinetsita hartu duela. 12 denboraldi jokatu du Bilbon eta beste sei Gipuzkoa Basket eta Estudiantes taldeetan.
bideoa prestatzen
Lointek enpresak beste hiru urtez babestuko du Gernika saskibaloi taldea

2019-06-06
Hala azaldu dute bi erakundeek Bilboko Ibaigane jauregian egindako ekitaldian. Datorren denboraldian, kirol diziplina guztiak aintzat hartuta, Europan lehiatuko den talde bizkaitar bakarra izango da eta Lointek-en babesak proiektuari “jasangarritasuna” eskainiko dio. Horrekin batera, kirol alorrean, Blake Dietrick WNBA-n ari den jokalariaren itzulera iragarri dute. Naiara Diez kapitainaren hitzetan, euren historiako denboraldirik oneneraren ostean, gernikarrek “gehiago” nahi dute.
bideoa prestatzen
Bilbao Basket-ek ACB Ligan jokatuko du berriz

2019-06-03
Bilbao Basket ACB Ligara itzuliko da, Miribillan lehiatutako lauko finalean Iberojet Palma taldeari 62 eta 55 irabazi ostean. Horrenbestez, beltzezko gizonek goreneko mailan jokatuko dute urtebetez LEB Ligan aritu ostean. Alex Mumbruk zuzentzen dituen jokalariek zaletuen berotasuna jaso zuten eta bulkada horien indarrarekin, igoera eskuratu zuten.
bideoa prestatzen
Europako saskibaloirik onenaren hitzordua Gasteizen

2019-05-17
Asteburu honetan, Euroligako lauko finala lehiatuko da Arabako hiriburuan: Fenerbahce, Anadolu Efes, Real Madril eta CSKA kontinenteko koroaren bila arituko dira. Aurreikuspenen arabera, zuriak dira faborito nagusiak eta Pablo Laso gasteiztarrak historia egin nahi du etxean irabaziz.
bideoa prestatzen
Araski, zaletuen babesarekin, ezustekoa emateko prest

2019-02-28
Abiatzear da Erreginaren Kopa Gasteizen, saskibaloi Ligako 8 talderik onenak Mendizorrotzan elkartuko dira: Euren artean, Araski, Gernika eta IDK Gipuzkoa. Arabarrek Cadí La Seu talde kataluniarra gainditu beharko dute final laurdenetan. Aurkari gogorra da, Ligan laugarren postuan dago, eta bere lantaldean Irati Etxarri nafarra dago. Gasteiztarrak itxaropentsu daude eta zaletuen babesarekin ezustekoa eman nahi dute.