Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Mendia / eskalada

bideoa prestatzen
Oihana Azkorbebeitia: "Zoriontsu bazara emaitzak bakarrik datoz"

2019-05-13
Oihana Azkorbebeitiarekin hitz egin dugu, 2019ko apirilaren 20an Munduko kopako lehen proba puntuagarrian lider jarri zen bertikalen sailkapen nagusian, Japoniako Mt. Awa kilometro bertikalean.
bideoa prestatzen
Haizeak eragotzi dio Alex Txikoni K2aren gailurra jotzea

2019-03-27
K2 menditik heldu berritan, Alex Txikon alpinistak agerraldia egin du espedizioaren balorazioa egiteko. Espedizioak K2 mendia neguan igotzen lehena izan nahi zuen eta gailurrera heldu ez arren, pozik itzuli da Txikon, egindako lana eta bildutako informazioa aurrerantzean baliagarria izango delakoan. Eguraldi ona izanda ere, haizeak ez die gailurra egiten utzi baina, hala ere, 3000 metroko soka lerroa utzi du instalatuta taldeak. K2a igotzen saiatzeaz gain, Daniele Nardi eta Tom Ballarde, Nanga Parbat mendian desagertutako alpinistak, erreskatatzen laguntzera joan ziren espedizioko zenbait kide, Txikon barne.
bideoa prestatzen
Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren VI.mendi lasterketa izango da otsailaren 24an

2019-02-15
Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren Seigarren edizioa izango da otsailaren 24an. Lasterketa goizeko 10:00tan hasiko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta amaituko da. 14 kilometro, 1200 metroko desnibel metatua eta 200 metroko ibilbidea izango dute parte hartzaileek. Antolatzaileak oso gustura daude jendearen inskripzioekin, gorazkoa dela azpimarratu dute. Aurtengo edizioan lasterketaz gain TOR filma emango dute otsailaren 22an arratsaldeko 19:00tan Lezoko Gezala Auditorioan. Eta aurten lau neska futbolista omenduko dituzte (Edurne Osa, Lierni Oyaga, Anne Mugarza eta Ainara Herrero). Bestalde, aurtengo lasterketa aurreko urtekoarekin konparatuta azkarragoa espero dute. Aurtego edizioan ere euro solidarioa egingo dute eta jasotako dirua Surfrider Fundazioarentzat izango da. Baina dirua emateaz gain kontzientzia piztu nahi dute, horretarako saiatuko dira ahalik eta plastiko gutxien kontsumitzen.
bideoa prestatzen
Nahia Quincoces: "oso pozik nago lortzen ari naizen emaitzekin"

2019-02-12
Momentu Honetan Mendiko Eskiko Munduko Kopan parte hartzen dabil Nahia Quincoces mendexarra. Txikitatik gustatu izan zaio mendia eta lehiaketa. Orain, gustuko duen kirolean buru belarri sartuta ikusten dugu eta haren gorabeheren inguruan mintzatu zaigu.
bideoa prestatzen
Euskal Mendi Federazioak harrobia landu nahi du eta gazteagoei bidea zabaldu

2019-02-11
Arrasateko Ternuaren egoitzan izan da Mendiko Eskiaren Euskal Selekzioaren aurkezpena. Azken 3 urtetako aldaketak azpimarratu nahi izan dituzte, zuzendaritza aldaketa bat izan da, besteak beste. Aurten harrobiari begira helburu bat finkatu dute, teknifikazio prozesua sortzea. Bertan izan dira Irati Anda zuzendaria, IƱigo lariz hautatzailea, Euskal Selekzioko eskiatzaile batzuk eta Ternuako arduradunak.
bideoaren irudia
Zuhaitzetatik zintzilik ibiltzeko aukera Sopuerta Abenturan

2015-07-08

Sopuerta Abenturak zirkuitu ezberdinak eskaintzen ditu zuhaitzetatik zehar ibiltzeko aukera ematen dutenak. Familian edo lagun artean, egun paregabea pasatzeko aukera ezin hobea da. Altura ezberdinetako 34 tirolina, 10 zirkuitu eta 102 joko baino gehiago ditu parkeak.