Skip to main content

Azken bideoak: Beste batzuk

bideoa prestatzen
Eibarren hasi, eta Bilbon amaituko da aurtengo Euskal Herriko Itzulia

2020-02-13
Apirilaren 6tik 11ra bitarte jokatuko da eta 897 kilometro egingo ditu euskal lurraldeetatik, gaur Eibarren egin duten prentsaurrekoan azaldu dutenez. Gogoratu beharra dago pasa den urtean Ion Izagirre ormaiztegiarrak irabazi zuela, Dan Martin eta Emmanuel Bauchmann-en aurretik. Julian Eraso Euskal Txirrindularitza Antolakuntzako zuzendariak esan duenez, «Esan dizkigutenak etortzen baldin badira, Itzuli bikaina izango da».
bideoa prestatzen
50 urteren ondoren, Kansas City Chiefs garaile Superbowl-en

2020-02-03
Patrick Mahomes-en parte hartze erabakigarriarekin, Kansas City Chiefs frankiziak garaipena lortu du Superbowl-en. Marakana Txikian, Unai Kontxa Olabarrietaren analisia bildu dugu, AEBtako herri kulturan eragin sozial erraldoia duen kirol ekimena aztertzeko.
bideoa prestatzen
Miguel Indurain Fundazioak Tokiora iristen lagunduko die Nafarroako kirolariei

2020-01-15
Miguel Indurain erakunde publikoak gaur babesle berria aurkeztu du. Aurkezpenean, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendariak kirolariek dituzten erronkak babesteko 100.000 eurotan aurrekontua handitua izan dela azpimarratu du.
bideoa prestatzen
Marco Pantanik 50 urte lituzke, etengabeko ihesaldian zihoan pirata

2020-01-12
Txirrindularitza Italiako kirol nazionala da eta pasio horrek mito askoren sorrera ekarri du. Euren artean, handienetako bat, Marco Pantani izan zen. Urtarrilaren 13an, "Pirata"-k 50 urte beteko lituzke eta Alessandro Ruta lankideak haren soslaia osatu du.
bideoa prestatzen
Zalantza ugari sortu dituen Davis Cup berria irabazi du Espainiak

2019-11-26
Gerard Piqué futbolariak hainbat proiektu gidatzen ditu berdeguneetatik kanpo, euren artean Davis Cup txapelketaren eraberritzea. Bere eskutik, 24 talde elkarrekin aritu dira egun bakar batzuen buruan, "entsaladera" irabazteko asmoz. Formatu berri honen lehen edizioa Madrilen lehiatu da eta zalantza ugari eragin ditu, partidak gaueko ordu txikiak bitarte luzatu edo publikoaren erantzunagatik. Kirol alorrean, Nadalek gidatuta, Espainiak bere seigarren koroa eskuratu du. Honatx, Alessandro Rutaren analisia.
bideoa prestatzen
Poulidor, bigarrenaren epika eta estetika

2019-11-19
Raymond Poulidor mito bat izan zen, haren oinordekotza hain da handia, sarri bigarren izaten dena definitizeko bere izena erabiltzen dela. Anquetil, Merckx, Ocaña edo Hinault-en lehiatu zuen klase erraldoiko karrerista, zaletuek maite zuten ziklista, Frantziako Tourreko podiuma zortzi aldiz zapaldu zuena, lasterketa sekula irabazi barik. Aurreko astean hil zen.