Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Beste batzuk

bideoa prestatzen
Uztailaren 11n ospatuko da Sanferminetako emakumeen pilota finala Labriten

2019-06-24
Uztailaren 13an jokatuko da Labrit pilotalekuan emakumeen eskuz pilotako Sanferminetako txapelketako finala. 2019ko Emakume Master Cup uztailaren 6an hasiko da eta 18 urte azpiko maila eta maila gorenean lehiatuko dira pilotariak.
bideoa prestatzen
Emakumeek ere parte hartuko dute aurten, estreinekoz, Donostiako Klasikoan

2019-06-21
Sariak ere berberak izango dira emakumezkoen eta gizonezkoen lasterketetan. Hori bai, berdintasuna ez da erabatekoa izango, emakumezkoen lasterketa ez baita Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunaren, UCIren maila nagusikoa izango
bideoa prestatzen
Irribarriaren bigarren txapel nagusia Urrutikoetxea gainditu ostean

2019-06-10
Aramakoak 22 eta 20 irabazi zuen zaratamokoaren aurka. Lehia ikusgarri eta gogoangarri baten, bizkaitarrak 15 eta 10 aurreratzea lortu zuen, baina Irribarriak tinko eutsi zion eta markagailua iraultzeko gai izan zen.
bideoa prestatzen
Irribarria eta Urrutikoetxea, pozik, Buruz Buruko finalean erabiliko dituzten pilotekin

2019-06-06
Biak ala biak euren mailarik onenera gerturatzen ari dira berriz eta Miribillako zitan euren bigarren txapel nagusia jantzi nahiko dute. Gogoratu, Urrutikoetxeak 2015eko txapelketa nagusia irabazi zuela eta Irribarriak 2016koa, elkarren artean jokatutako finalean gainera.
bideoa prestatzen
Caja Rural eta Euskadi Murias La Vueltan lehiatzeko gonbita jaso dute

2019-05-07
Abuztuaren 24an Torreviejan abiatuko den lasterketak, Burgos BH eta Cofidis gonbidatu ditu baita. Caja Rural-ek eta Euskadi Murias-ek ilusioz jaso dute albistea eta biek ala biek maila altua eskaintzea espero dute. Gogoratu, aurten ere, Espainiako Itzuliak Euskal Herria zeharkatuko duela. Batetik, Donapaleu eta Urdazubi lotuko dituen etapan eta bestetik Los Arcos-eko zirkuitoa eta Bilbo arteko ibilbidea eginez.
bideoa prestatzen
Kirol indarkeriaren aurkako telefonoa jarri du martxan WATS Team-ek

2019-05-07
Startup euskaldunak Euskaltelekin batera abiatu du proiektua. 688 655 099 zenbakira deituta salatu ahal izango dute biktimek eta lekukoek erasoak eta 24 orduko epean erantzuna jasoko du erabiltzaileak. Aditu talde batek indarkeria mota identifikatu eta dagokion protokoloa jarriko du martxan epe horretan.