Skip to main content

Azken bideoak: Beste batzuk

bideoa prestatzen
Michael Woods kanadiarrak irabazi du Oiz mendiko etapa ikusgarria, milaka zaleen babesarekin eta aldarrikapenen artean; Yatesek lidertzari eutsi dio

2018-09-12
Bizkaiko etapak irudi ikusgarriak utzi dizkigu, herrialdea zeharkatu duen lasterketan, txirrindulari guztiek ahalegin handia egin dute, bereziki Oiz mendiko aldapa makurretan. Zaletuek, euren animoekin ibilbidea leundu diete eta mundu osora zabaldu dituzten aldarrikapenek ere tartea izan dute. Kirol alorrean, Michael Woods kanadiarrak irabazi du etapa, Yatesek lidertzari eusten dio eta Valverdek zein Enric Mas-ek podiumera gerturatzeko pausu handia eman dute. Euskal ziklistek aurpegia eman dute, Fraile eta Castroviejo ihesaldian sartu dira eta Euskadi-Muriaseko txirrindulariek tropeletik tiratzeko ardura hartu dute. Beñat Zarrabeitia lankidearen kronika Bizkaiko Balkoitik.
bideoa prestatzen
Oscar Rodriguez burlatarraren garaipena La Camperonako helmugan, egun historikoa Euskadi Murias taldearentzat

2018-09-07
Oscar Rodriguez Garaikoetxea burlatarrak garaipen historikoa lortu du Euskadi-Murias taldearentzat. Nafarrak, La Camperonako helmuga gogorrean amaitutako etapa irabazi du bere iheskideak atzean utzi eta azken kilometroetan Dylan Theuns eta Rafal Majka gainditu ondoren. Garaipen honekin, Jon Odriozolaren taldeak kurtso bikaina borobildu du eta euskal zaleak animoz bete ditu datorren astean Oiz mendian bukatu beharreko etaparen atariko egunetan.
bideoaren irudia
Uztailaren 13an Patin-gaua ospatuko da Gasteizen

2018-07-06

GAUA Uztailaren 13an Patin-gaua ospatiko dute Gasteizko kaleetatik, aurtengoa bigarren edizioa da. Nobedade moduan 15 km-ko ibilibide zirkularra izango da Berpizkunde plazatik hasi eta bukatuko dena, zezen plazaren. 22:30etan emango diote patin-gauri, baina 20:00 hasiko dute giroa berotzen hockey eta patinen gaineko dantza erakusketa  eginez, Momentos  taldeak zuzenean musikatuz.

Antolakuntzatik azpimarratu nahi dute,  ibilbidea ez dela lasterketa pista bat, horretarako taldearen buruan borondatezko irristatzeileak abiadura ezarriko dute jendeak era lasai eta adiskidetzu batean irristatzeko.

Uztailaren 13an agian askok oporretan egongo zarete  edo ez duzue aukera gasteizera hurbiltzeko, lasai , anolakuntzakoek iragarri digute Iraila eta urrian beste bi aukera egongo direla patin-gauan parte hartzeko

bideoaren irudia
Primoz Roglic-ek irabazi du Lodosako erlojupekoa eta lider berria da orain

2018-04-05

Esloveniarrak pronostiko guztiak bete ditu eta garaipena eraman du Itzulia-ko laugarren etapan, euskaldunik onena Jonathan Castroviejo izan da. Lodosan lortutako garaipenaren ondorioz sailkapen nagusiko lehen postua eskuratu du Roglic-ek. Bi etapa geratzen dira eta Landak zein Izagirre anaiek euren aukerak baliatu nahi izango dituzte.

bideoaren irudia
ZOKORRIZTA 02 Tour eta entzierro artean 04

2017-08-04

Frantziako Tourretik bueltan, Iruñean sanferminetako azken ekimenean: Villavesako entzierroa. Ez zegoen Atarrabialko Miguel handia, baina handiagoa egin zuten

bideoaren irudia
ZOKORRIZTA 02 Tour eta entzierro artean 03

2017-08-04

Azkenean Pirinioetan! Bertako maldatzarretan Zokorriztak hainbat protagonistarekin egoteko aukera izan zuen.