Skip to main content

Azken bideoak: Garraioak

bideoa prestatzen
Salatu dutenez segurtasun neurriak zaindu gabe martxan dira AHTaren obrak Atxondon

2020-04-17
Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak Abiadura Handiko Trenaren lanek "lehentasuna" izan behar dutela esan eta gutxira ekin diote lanari Durangaldean, Atxondoko bailara zeharkatzen duen zatian hain zuzen ere. Osasun larrialdi egoera betean, haserrea eragin du horrek udalerriko herritarrengan.
bideoa prestatzen
Karmiñe Gil N-121 errepidari buruz: 'Garrantzitsua da konponbidea bilatzea, beharrezkoa da'

2020-01-17
N-121 errepidea Euskal herriko puntu beltzenetakoa da. Azken istripu hilgarriak berriz ere piztu du bide honen segurtasunaren inguruko eztabaida. Errepideak zeharkatzen dituen herrietan kezka handia da.
bideoa prestatzen
Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua lizitaziora atera du Bizkaiko Foru Aldundiak

2020-01-14
Itsasadarraren azpiko tunelaren ibilbidea zehaztu du Bizkaiko Foru Aldundiak eta proiektua lizitaziora atera da dagoeneko. Leioa eta Getxo artean dagoen Artazako biribilgunea eta Ballontikoa lotuko ditu, Portugaleten eta orotara, 3.037 metroko luzera izango du. Horrekin batera, Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Imanol Pradales azpiegituretarako diputatuak errepide berri horrek izango dituen lotuneak ere aurkeztu dituzte.
bideoa prestatzen
Sartu eta atera dira lehen autobusak Bilbo geltoki Intermodal berritik

2019-11-29
Lehen autobusa Bilboko Aireporturantz zihoan goizeko 6.00etan. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea lehen autobusen irteeraren eta etorreraren lekuko izan da. Egunero 19.000 lagun igaroko dira geltokitik; hau da, urtero zazpi milioi bidaiarik erabiliko dute; Loiuko aireportuak dituen erabiltzaileak baino bi milioi gehiago direla esan du alkateak. Autobus geltoki berriak kafetegi bi eta dendak izango ditu, beste zerbitzu batzuen artean. Termibusek ere bazituen taberna eta gozoki denda, eta lanak hasi zirenean behin-behineko geltokian jarraitu zuten beharrean. Oraingoan, baina, ez diete enplegua subrogatu, eta ez dute autobus geltoki berrian beharrean jarraituko. Hogei urteren ondoren, hamasei lagun beharrik gabe geratu dira aste honetan.
bideoa prestatzen
Ostiralean irekiko dute Intermodala, Termibus berritua

2019-11-27
Bilboko Termibus geltokia zena orain autobus geltoki Intermodala izango da. Intermodala eta lurperatua, azaroaren 29an jarriko dute martxan, izan ere, goizeko seiretan aterako dira lehen autobusak. Urtero 7 milioi pertsona bertatik pasatzea aurreikusten dute.
bideoa prestatzen
Txartel bakarra eta tarifa bateratua eskatu du EH Bildu Bilbok Mugikortasunaren Astean

2019-09-20
Garraio publikoaren erabilera sustatzeko, EH Bildu Bilbok txartel bakarra eskatu du eta tarifa bateratua ere. Garraio publiko mota edozein izanda ere, ibilbide berdinak egiteko prezio berdinak eskatu ditu. Baita, garraio aldaketak dohainik izatea.