Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
"Zinema eta Zientzia" zikloaren III edizioa ospatuko da urtarrilean

2020-01-08
Zientzia eta zinema hirugarren urtez uztartuko dira "Fokuak: Zinema eta Zientzia" ikus-entzunezko zikloan, aurten transmisioa ardatz izango duena. 2017an ekin zioten abentura honi Donostia International Physics Center eta Euskadiko Filmategiak, eta azken edizio honetan, Donostia Zinemaldiaren babesa gehitu zaio. Urtarrilean zehar, zientzia eta zinema nahasten dituzten pelikulak emango dira Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan.
bideoa prestatzen
`Zauria(k)´ dokumentala. Zer da eromena?

2020-01-07
Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriagaren proiektua da Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak izeneko dokumentala. “Eromena patologizatu egin da beti osasun sistema hegemonikoan” diote. Ondoez psiko-soziala eta genero bizipenak uztartzen dituen ikus-entzunezko proiektua da, hain zuzen ere, `Zauria(k)´. Bederatzi lagunen esperientzia aztertu dute, bederatzi ikuspegi eman asmoz.
bideoa prestatzen
Itzaletik Argira, Iturramatik Euskal Herrira

2019-11-29
Iturrama Iruñeko auzoa da, jatorri kontserbadorekoa, baina gazte belaunaldiek bizi berritutakoa. Hori izan daiteke, hain zuzen ere, hainbat gertaera politiko ilun eta espetxeratzen azalpena. Joseba Compains eta Iker Araguas dira dokumentalaren sustatzaileak. Tokiko ikuspegitik, Iturrama auzoaren loraldia ekarri nahi dute argira.
bideoa prestatzen
42. Euskal Zine Bilera hastear dago Lekeition

2019-11-22
Azaroaren 23tik 30era Lekeition ospatuko da euskara eta zinema batzen dituen jaialdia. Euskal Herriko ikus-entzunezko sektorearen atal ezberdinak bilduko ditu.40 + 1. edizioan sortutako Branka, Ganbara eta Zerumuga atalak indarberrituko dira, ikus-entzunezko lanen iragana, orainaldia eta etorkizuna lotuko dituzten espazioak finkatuz.
bideoa prestatzen
"Zoriona bilatzeko eskubidea" aldarrikatuko du Zinexitek 10. urteurrenean

2019-11-22
Zinexitek, giza eskubideen zinema erakustaldiak X. edizioa ospatuko du azaroaren 25etik 29ra. Besteak beste, haur errefuxiatuen inguruko euskal dokumentala estreinatuko da bertan: Awlad-Hesiak Gainditu.
bideoa prestatzen
"Entire days tohether" laburmetraiak irabazi du Zinebi-ko sari nagusia

2019-11-15
Gaur, amaiera ekitaldia izango da, sari banaketarekin eta Márta Mésaróz zinegile Hungariarrari emango zaion ohorezko Mikeldiarekin. Sariak, alegia, gaurko prentsaurrekoan jakitera eman ditu nazioarteko epaimahaiak. Sari nagusia Luise Donschen zuzendari alemanaren “Entire Days Together” fikziozko film laburrak irabazi du. Epaileek ikuslea protagonistaren mundura erakartzeko gaitasuna eta bere inguru eta komunitatearen intimitatera erakartzeko ahalmena jarri dute balorean.