Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Zinema

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Zortzigarren saioa

2014-09-27

Zortzigarren saioan, banatuko diren sariei begira jarri gara. Nolanahi ere, protagonista bereziak izan ditugu. Nagore Aranburu aktorea eta Aitor Arregi ekoizle eta zinema zuzendaria hurbildu dira gurera. "Loreak" pelikula eta "Zarautzen Erosi Zuen" film laburra izan ditugu hizpide. Bestalde, Koldo Almandoz zinegilea elkarrizketatu dugu, eta bere bi film laburrez aritu gara: "Garai Berriak" eta "Hubert Leblonen Azken Hegaldia". Azken adituen solasaldian, berriz, Peru Olaberria (Zart) eta Gontzal Agote (Berria) izan ditugu.

bideoaren irudia
Ane Muñozek barrutik, Gorka Bereziartuak kanpotik

2014-09-26

"Loreak", "Lasa eta Zabala" eta "Negociador" filmeetan script lana bete du Ane Muñoz zinegileak. Bakoitzean izandako esperientzia kontatu digu, barrutik. Pelikula bakoitzaren emaitza zer iruditu zaion ere kontatu digu. Aldiz, Gorka Bereziartuak (Argia) bere iritzia eskaini digu, kanpotik. Orokorrean, nahiko ados agertu dira biak.

bideoaren irudia
Nekerik ez eta iruzkin onak bai

2014-09-26

Donostiako Zinemaldiak aurrera egin ahala, zinema aditu zein kritikarien osasunak okerrera egiten du. Lo falta, filme gehiegi ikusi izanaren sentsazioa, ... Halere, gurera hurbildu dira Xabier Mendiguren Elizegi (Sustatu) eta Igor Susaeta (Berria) beraien iritzia plazaratzera. "Lasa eta Zabala" gustatu zaie, eta "Loreak" filmak sariren bat irabaz dezakeela uste dute.

bideoaren irudia
"I am Haiti" dokumentalaren esperientzia kontatu digu Amaia Remirezek

2014-09-26

Lurrikararen ostean, Haitik ez zuen hobera egin. Bertako jendarteak bizi duen egoera ez da erraza. Horri buruz eta istorio bitxi baten bitartez, bertako errealitatea jasotzen du "I am Haiti" dokumentalak. Amaia Remirez gidoilari eta ekoizlearekin lasai asko hitz egin dugu beraien lan bereziaz. Zinemira sailean estreinatu dute.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Zazpigarren saioa

2014-09-26

Zazpigarren egunean, "I am Haiti" dokumentala izan dugu hizpide. Amaia Remirez gidoilari eta ekoizlearekin dokumentalaren prozesua eta emaitza aztertu ditugu. Adituen solasaldian, Xabier Mendiguren Elizegi (Sustatu) eta Igor Susaeta (Berria) izan ditugu. "Lasa eta Zabala" filmaren inguruko iritzia eskatu diegu, eta aurpegi ona jarri digute. Ane Muñoz zinegilearekin ere hitz egin dugu aurkeztu diren hiru filmetan lan egin duelako. Gorka Bereziartua (Argia) zinema aditua izan du bere alboan. Eta noski, Benicio del Toro aktoreak jaso duen Donostia Sariaz ere aritu gara.

bideoaren irudia
Epaimahai gaztea barrutik ezagutu dugu Aitor Zarzuelorekin

2014-09-25

Donostiako Zinemaldiak berezitasun asko ditu, eta horiek hurbiletik ezagutzea gustuko dugu. Urtero bezala, 25 urtez azpiko pertsonez osaturiko epaimahai gazteak badu zer ikusi. "Horizontes Latinos" eta "Zuzendari Berriak" sailetako pelikulei erreparatu behar diete, eta bestelako betebeharrak ere badituzte. Epaimahai gaztearen berri eman digu Aitor Zarzuelo kide eta ikus-entzunezko ikasleak.