Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoaren irudia
Josean Bengoetxeak aurkeztuko diren lau filmetan parte hartu du

2014-09-19

Ezohikoa lortu du Josean Bengoetxea aktore donostiarrak. Donostiako Zinemaldian aurkeztuko diren lau filmetan parte hartu du. Euskal aktore seinalatuena da 62. ekitaldian. "Loreak", "Los Tontos y los Estupidos", "Lasa eta Zabala" eta "Negociador" dira pelikulak, eta bakoitzari buruz hitz egin dugu Bengoetxearekin.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Lehen saioa

2014-09-19

Zinemaldiaren 62. ekitaldiarekin batera bueltan da Zurriolako Butaka saio berezia. Irailaren 19tik 28ra arte Euskal Herriko zinemagintza izango dugu oinarri Hamaikak, Berriak eta Irutxuloko Hitzak elkarlanean egindako programan. Lehen egunean, Josean Bengoetxea aktorea eta Beñat Beitia zinema zuzendaria elkarrizketatu ditugu. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren hitzak jaso ditugu ere, eta adituen txokoan Nerea Lizarralde (Hitza) eta Urtzi Urkizu (Berria) izan dira gurekin.

bideoaren irudia
“81 Amama”: amama-biloba harremana

2014-09-12

Oteizak esaten zuen cromlech neolitikotik berak “Quosque tandem” liburua idatzi zuen arte, amona-biloben arteko 80 belaunaldi pasatu zirela. Oteizarentzat amonak "memoria unitate tradizionalak" ziren, subjektu aktiboak transmisio lanean eta identitate berezituaren jabe. Hortik tiraka zenbait galdera sortu zitzaizkion Izaro Gonzalez Ieregiri eta hauek guztiek “81 Amama” dokumentala zuzentzera bultzatu zuten.

bideoaren irudia
Euskal zinemaren loraldi berri baten aurrean gaude?

2014-09-11

Horrela al da? Euskal Herriko zein euskarazko zinemaren ekoizpena ez da ikaragarria izan azken urteetan. Baina film berriak egin eta aurkeztu dira. Horietako askok kritika ona jaso dute. "Loreak" eta "Lasa eta Zabala" izango dira estreinatzen hurrengoak. Loraldia bizi du?

bideoaren irudia
Ertzak | Euskal zinema eta lau ikuspuntu

2014-09-11

Lehen atalean, Donostiako Zinemaldiari begira jarriko gara. Aurten, sei film luze aurkeztuko ditu Zinemira sailak. Euskarazko zinemaren historiak bide luzea egina du, baina loraldi berri baten aurrean gaudela esan daiteke? Azken urteetan urteko bi edo hiru film ekoitzi dira. Gogoan ditugu, “Bi Anai”, “80 Egun”, “Aupa Etxebeste!”, “Kutxidazu Bidea Ixabel”, “Sukalde Kontuak”, ... Edizio berrian iritsiko dira “Lasa eta Zabala” eta “Loreak” filmak. Euskal Herriko zein euskarazko zinemari argazkia ateratzeko lau aditurekin hitz egin dugu. Lau ertz. Joxe Portela Ibaia ekoizleen elkarteko lehendakaria, Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendaritza taldeko kidea, Ines Intxausti Zinebiko idazkari nagusia eta Patxo Telleria aktorea eta zinema zuzendaria.

bideoaren irudia
Donostiako Zinemaldiak aurtengo ediziorako irudia aurkeztu du

2014-05-09

Donostiako ZInemaldiak 62. edizioa beteko du aurten, eta gaur aurkeztu dute irudi berria. Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi, Culinary Zinema eta Sail Ofizialerako aukeratutako kartelak aurkeztu dituzte. Aurtengo Zinemaldiaren irudia Savage Cinema eta atzera begirakoekin osatzen da. Irailaren 19tik 27ra bitarte ospatuko da Zinemaldia Donostian.