Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Roma eta The Favourite, Oscar Sarietarako hautagai nagusiak

2019-02-22
Bereziki bi filmek bildu dute adituen arreta. Alde batetik, eta Urrezko Globoetan bi domina eskuratu zituen Alfonso Cuaron Mexikarraren Roma daukagu, Netflix platafrorman esleitutako pelikula, hamar nominazio jaso dituena. Hamarrekin baita ere, The Favourite aurkitzen da, Yorgos Lanthimos greziar zuzendariarena, Lobster eta The killing of a sacred deer pelikulen ostean, Olinpora heltzeko aukera duena The Favouritekin.
bideoa prestatzen
"Sorpresa ugari" izango ditu aurtengo Zinemaldiak

2019-09-06
Donostiako Zinemaldiaren 67.edizioaren programazioa aurkeztu dute Jose Luis Rebordinos zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita komunikazio arduradunak. Filmak aurkeztuko dituzten zuzendari batzuen izenak jakinarazi dituzte gaur goizean Maria Cristina hotelean egindako. Donostiako Zinemaldian duela urte batzuk galdutako ohitura bat berreskuratuko dute aurten, Rebordinosek adierazi duenez. Film sorpresa bat proiektatuko dute jaialdiaren azken egunean. Programazioa datorren asteazkenean kontsultatu ahal izango da zinemaldiaren webgunean eta sarrerak hilaren 15etik aurrera erosi ahal izango dira.
bideoa prestatzen
Donostiako Udalak 60.000 euro bideratuko ditu Allenen filmaren grabaketara

2019-09-05
Donostiako Udalak 60.000 euroko aurrekontua onartu zuen Woody Allenen filma finantzatzeko, asteartean egin zuten Tokiko Gobernu Batzordean. Zinemagileak Donostian grabatu duen filmaren grabazioak izan dituen gastu batzuk bere gain hartu ditu udalak. Honen aurrean, Elkarrekin Donostia alderdi politikoak salatu du Donostiako Udalak 130.000 euro gastatu dituela Allenen filmaketan. Era berean, nabarmendu dute uztaileko bozeramaileen batzordean alkateak esan zuela ez zutela diru publikorik erabiliko filma finantzatzeko. Bestalde, udal gobernuak uztailaren 15ean adierazi zuen filmaren grabaketak ez zuela turismoarekin zerikusirik. Orain, alkateak azpimarratu du filma interesgarria dela hiriarentzat eta Donostiako Zinemaldiarentzat; horregatik, udal gobernuak ekarpen ekonomiko hori egitea erabaki du. EH Bildu eta Elkarrekin Donostia, aldiz, aurka agertu dira.
bideoa prestatzen
Euskal zinegileen 21 obra Zinemaldiaren 67. edizioan

2019-09-03
Zinemaldiaren 67. edizioak zinemaren hiriburu bihurtuko du Donostia irailaren 20tik 28ra. Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga euskaldunen 'La trinchera infinita' lana urrezko maskorra lortzeko lehian egongo da. Denera, 21 izango dira egile euskaldunen obrak Zinemaldian eta horietatik, hiru dira partzialki edo osorik euskaraz sortutakoak.
bideoa prestatzen
Nafarroako Nazioarteko Zinema Festibala ospatu da lehen aldiz

2019-09-03
Asteburuan ospatu zen Nafarroako Nazioarteko Zinema Festibalaren lehendabiziko edizioa. Gizarte gaiak hizpide, fikziozko zinemagintzan oinarritzen da batez ere. Sortzaileen arteko topagunea izateko helburuarekin bultzatu zuen NIFF, Baztanen egoitza duen Estudios Meliton zinemagintza enpresak.
bideoa prestatzen
Reyes Carrerek ulertezintzat jo du Donostiako Udalak Alleni harrera ofizial bat antolatu izana

2019-07-09
Woody Allen zinegile estatubatuarrak bihartik aurrera Donostian grabatuko duen filma aurkeztu du gaur eguerdian Kursaalean. Donostiuako udalak harrera ofiziala egin dio gaur, baina EH Bilduk ez du bertan parte hartu, atzo iragarri zuten moduan. Reyes Carrere EH Bilduko zinegotziak Hamaika Telebistari adierazi dionez, ulertezina da Allenen aurka egin izan diren salaketa larriak aintzat hartu ere egin gabe halako harrera ofizial bat antolatu izana.