Skip to main content

Azken bideoak: Esatea Libre

bideoaren irudia
Juantxo Iturria: "Gobernuan dagoenak kontsultak eginda zilegitasun gehiago lortzen du"

2016-05-18

Juantxo Iturria Ahal Duguko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailearekin Espainiako Hauteskunde Orokorrei begira jarri gara. Horrez gain, Garbiñe Biurrunek lehendakarigai izateko proposamenari uko egin izanari erreparatu diogu, baita horren ondorioz zabalik dauden aukera berriei ere.

bideoaren irudia
Mozal legeari aurre egiteko epaiketara joateko prest

2016-05-18

Mozal legearen ondorioz zigortutako lehenengo kazetaria da Axier Lopez. Argiako lantaldeak, Lopezek barne, planto egitea erabaki du eta Espainiak ezarritako isuna ez ordaintzea. Argi diote epaiketara heltzeko prest daudela eta dauden bide guztiak baliatuko dituztela bat egiten ez duten legeari aurre egiteko.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Mozal legea, Juantxo Iturria, Hasier Arraiz eta M15 protagonista

2016-05-18

Mozal legearen bitartez zigortutako lehen kazetariarekin, Axier Lopez Argiako kazetariarekin, izan gara. Baita Juantxo Iturria Ahal Duguko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailearekin ere. Horrez gain, mahai inguruan, Hasier Arraizen inhabilitazioari buruz eta M15ak izandako eraginez hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Herri galdeketen garrantziaz

2016-05-11

Martxelo Otamendi, Iñaki Soto eta Jurdan Arretxerekin herri galdeketei buruz aritu gara hizketan. Zein garrantzia dute ekainaren 5erako antolatutako galdeketek? Horrez gain, IU eta Podemosen arteko harremanaz eta euskarari Nafarroan egin berri dizkioten erasoei buruz aritu gara solasean.

bideoaren irudia
Egigurenen elkarrizketa eta Espainiako hauteskundeak aztergai

2016-05-04

Jesus Egigureni Gurb aldizkarian egin dioten elkarrizketako hainbat pasarte aztergai izan ditugu aste honetan. Besteak beste, esan du hainbatek ez zutela bakea desio eta PSOE barnean baztertu egin dutela. Horrez gain, Espainiako hauteskundeak errepikatzeari ere erreparatu diogu. Horretarako gurekin izan ditugu Jagoba Alvarez, Iñaki Zarraoa, Karmelo Landa eta Neskutz Rodriguez.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Hasier Arraiz, Egiguren eta hauteskundeak

2016-05-04

Elkarrizketaren tartean, Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidea izan dugu. Gaurkotasun politikoa errepasatu dugu. Mahai-inguruan, berriz, Jesus Egigureni Gurb aldizkarian egin dioten elkarrizketari eta Espainiako hauteskundeei erreparatu diegu. Horretarako gurekin izan ditugu Jagoba Alvarez, Iñaki Zarraoa, Karmelo Landa eta Neskutz Rodriguez.