Iker Iraola EHUko irakaslearekin izan gara aste honetan, berarekin euskal estatuari buruz egin duten ikerketa izan dugu aztergai. Horrez gain, Kurdistanek bizi duten egoerari buruz hitz egin dugu bertan izan diren bi euskal herritarrekin. Eta amaitzeko, mahai inguruan Iñaki Soto, Martxelo Otamendi eta Xabier Barandiaranekin Espainiako Hauteskunde Orokorrak errepikatzeko aukeraz eta EAEn egon litezkeen hauteskundeei buruz aritu gara solasean.