Skip to main content

Azken bideoak: Esatea Libre

bideoaren irudia
Esatea Libre | 35/02 auzia aztergai

2014-03-12

35/02 auziaren ahozko epaiketa amaitu da. Bost hilabete hauetan gertatutakoa izan dugu aztergai. Baita EPPK-ko presoek Euskal Herriratzeko eginiko eskaera ere. Horretaz hitz egiteko Beñat Zarrabeitia (kazetaria), Iñaki Zarraoa (EAJ), Joseba Sobrino (analista politikoa) eta Iker Bizkarguenaga (kazetaria) izan ditugu gurekin.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Nafarroako Gobernuaren krisia

2014-03-05

Nafarroaren egoera izan dugu aztergai. Jada eman ditu ondorioak ikerketa batzordeak eta, orain, oposizioko alderdien txanda da. Gaia aztertzeko gurekin izan ditugu PSE-EEko kide Andoni Unzalu, EH Bilduko kide Niko Moreno, eta EAJko kide Aitor Olaizola. Horrez gain, Nafarroako hainbat alderdi eta eragileren hitzak ere bildu ahal izan ditugu.

bideoaren irudia
Esatea Libre | ETAren pauso berriaz

2014-02-26

ETAk armategiak indargabetzeari ekin ziola jakin genuen ostiralean. Horren ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zituen Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak. Hori izan dugu gaurkoan hizpide. Eta, horretarako, gurekin izan ditugu Ion Telleria (kazetaria), Jose Felix Azurmendi (kazetaria), Pili Kaltzada (kazetaria) eta Mikel Aizpuru (EHUko irakaslea).

bideoaren irudia
Esatea Libre | Nafarroako Gobernua kolokan

2014-02-21

Une kritikoa bizi du Nafarroako Gobernuak, eta egun ikerketa batzorde batean ustezko ustelkeria kasu bat ikertzen ari dira. Yolanda Barcina presidentearen dimisioa eskatu du oposizioak eta hauteskundeak aurreratzeko. Nafarroako egoeraz hitz egiteko, gaia hurbiletik ezagutzen duten gonbidatuak izan ditugu. Ainhoa Aznarez (PSN), Aitziber Sarasola (Bildu Nafarroa), Benjamin Atutxa (PSE-EE) eta Beñat Zarrabeitia (kazetaria).

bideoaren irudia
Esatea Libre | Bellonen heriotza eta espetxe politika

2014-02-12

Arkaitz Bellon presoaren heriotzak, berriz ere, auzitan jarri du Espainiako Gobernuaren espetxe politika. Bellonen senide, lagun zein konfiantzazko medikuek Elorrioko gazteak kartzelan bizi izandako tratu txarrek bere heriotzean eragin zutela adierazi dute azken egunetan. Horri buruz hitz egiteko, Etxerat elkarteko Ibai Bilbaorekin hitz egin dugu, mahai ingurura jo aurretik. Solaskideak: Aitor de la Villa (EAJko kidea), Gotzon Hermosilla (Berriako kazetaria), Mikel Aizpuru (EHUko irakaslea) eta Iker Bizkarguenaga (Garako kazetaria).

 

Bellonen heriotza eta espetxe politika.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Gazte mugimenduaren kontrako epaiketa

2014-02-05

Urriaren 14an hasi eta asteartean amaitu zen Segiko kide izatea egotzita epaitu dituzten 36 gazteren aurkako epaiketa. Horri buruz aritu gara Esatea Libre saioan. Hasteko, Xabier de la Maza gazte auzipetuarekin hitz egin dugu, eta ondoren solasaldia egin dugu. Mahai inguruan izan ditugu, Karmelo Landa EHUko irakaslea, Iñaki Zarraoa EAJko kidea eta Jose Felix Azurmendi kazetaria.