Skip to main content

Azken bideoak: Esatea Libre

bideoaren irudia
Josu Erkoreka: "Solaskide serio bat topatu nahiko genuke Madrilen"

2016-06-02

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatu dugu Esatea Libre saioan. Azken lau urteotan eginiko kudeaketaren balorazioa egin dugu berarekin; besteak beste, industria politikaz, gizarte segurantza propioaz, torturaz edota erabakitze eskubideaz galdegin genion.

bideoaren irudia
Erraustegiaren alde edo kontra, eta zergatik?

2016-06-02

Erraustegiari begira jarri gara. Zergatik daude batzuk alde? Zergatik besteak kontra? Batzuen eta besteen iritziak jaso ditugu mahai inguruan. Gurekin izan ditugu Josean Elgezabal, Xabi Jimenez, Karmelo Landa eta Iñaki Zarraoa.

bideoaren irudia
Fresneseko espetxera eta Idomeniko kanpalekura begira

2016-05-25

Esatea Libre saioaren mahai-inguru politikoan, Fresnesen dauden euskal presoen egoerari buruz aritu gara hizketan, baita Idomeni kanpalekua hustu izanaz ere. Horrez gain, Kataluniako prozesuaren egoerari erreparatu diogu, eta Espainiako Hauteskunde Orokorren zurrunbiloan ere murgildu gara. Gurekin izan dira Ion Telleria (Naiz) eta Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa) kazetariak.

bideoaren irudia
Joseba Egibar: "Abertzaleok estrategien hautaketan minimoa hitzartu gabe, alferrik gaude politikan"

2016-05-25

EAJren GBBko presidentea eta legebiltzakidea elkarrizketatu dugu Esatea Libre programan. Gaurkotasun politikoari errepasoa eman diogu. Espainiako hauteskundeez, Ahal Duguren sarreraz, erabakitze eskubideaz, EH Bildu eta EAJren arteko harremanaz edota erraustegiaz hitz egin dugu berarekin.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Egibar, Fresnes eta Idomeni

2016-05-25

Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearekin gaurkotasun politikoa aztertu dugu. Horrez gain, mahai-inguru politikoan, Fresnesen dauden euskal presoen egoera, Idomeni kanpalekuko hutsutzea eta beste izan ditugu hizpide Ion Telleria (Naiz) eta Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa) kazetariekin.

bideoaren irudia
Hasier Arraizen inhabilitazioa eta M15 mugimenduen eragina aztergai

2016-05-18

Hasier Arraizek legebiltzarkide izateari utzi beharko dio, eta ezingo du hauteskundeetara aurkeztu. Hala ere, ez du kartzelara joan beharko. Asteartean kaleratutako ebazpenak hori dio, eta aztergai izan dugu aste honetan. Horrez gain, M15ari begira jarri gara. Zein eragin izan du Euskal Herrian? Eta alderdien jarrera eta proposamenetan? Joseba Sobrino, Asier Blas, Iker Casanova eta Lander Martinezekin aztertu dugu guztia.