Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
Gabirel Perez (Txagorritxuko erizaina): "Neurri berriekin gaixoen kopurua murriztea espero dugu"

2020-03-30
Madrilgo gobernuak martxan jarri dituen neurri berriek gaixoen kopurua behera egiten lagunduko dutela deritzo Gabirelek. Aste betez harago luzatzea komenigarria dela gaineratu du, egun osasungintzako beharginek egiten duten lan eskergari laguntzeko.
bideoa prestatzen
Konfinamendu osoaren neurria "beranduegi" dator euskal sindikatu eta alderdi gehienentzat

2020-03-30
Atzo Sanchezen gobernuak oinarrizkoa ez den jarduera ekonomiko oro eteteko dekretua onartu zuen, eta erabakiak alderdi politiko, sindikatu eta enpresaburuen erreakzio-soka eragin du.
bideoa prestatzen
Ertzainak Bilboko San Frantzisko kalean izandako jarrera gogor salatu dute hainbat kolektibok

2020-03-30
Ertzaintzak atzo gazte bat eta bere ama eraman zituen atxilotuta, Bilboko San Frantzisko kalean. Covid-19ak eragindako berrogeialdian Ertzaintzak eta Gorputz Polizialek burututako kontrolak eta erregistroak areagotu dira. Pasa den asteko datuen arabera, Espainiako estatuan 1.000 atxilotu inguru egongo daude. Bizkaiko SOS arrazakeriak, LAB sindikatuak , Ongi Etorri Errefuxiatuak, beste kolektibo antirrazista-feministekin batera, San Frantzisko kaleko erasoak salatzeko idatzi bat zabaldu dute. Bertan, auzokide eta lekukoen arabera, ertzainek arrazializatutako gazte bat gelditu eta poltsan zeramana erakusteko eskatu zion. Gazteak “zoro” eta urduri zegoela komunikatu zien poliziei. Agenteek pilula batzuk topatu zituzten, eta gaztea erregistratu eta oldartu zuten. Orduan, gaztearen ama agertuko zen, bere semea gaixo zegoela azalduz, eta hori baieztatzen zuten paperak erakutsi ahal dituztela adierazi zuen. Poliziek emakumea lurrera bota eta atxilotuta eraman zuten.
bideoa prestatzen
Nahia Idoiaga (KideON): "Haurrei ez zaie aitortzen egiten dabiltzan lana"

2020-03-30
Haurrek koronabirusak eragindako alarma egoera nola bizi duten aztertzen ari da KideON ikerketa taldea. Izan ere, konfinamendu egoera hau berria da guztiontzat baina haurren kasuan dimentsio bereziak har ditzake. Ikerketa taldeko Nahia Idoiagarekin aritu gara hizketan eta etxetik atera ezinak edota lagunekin egon ezinak etxeko txikienengan duen eraginaz mintzatu da. Esan duenez, umeei ez zaie aitortu egiten dabiltzan lana.
bideoa prestatzen
Moncloak eten egin ditu funtsezkoak ez diren jarduera guztiak, apirilaren 9ra bitarte

2020-03-30
Langileek ohiko soldata jasoko duten arren, egin gabeko lanorduak gero errekuperatu beharko dituzte. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak hartutako erabakia izanik, Hego Euskal Herritarrei eragingo die. Presidenteak azaldu duenez, kutsakortasun datuak ikusita, helburua da mugikortasuna are gehiago mugatzea
bideoa prestatzen
Artelanetako protagonistak etxean gelditu dira

2020-03-30
Jose Manuel Ballester argazkilariaren ‘Ezkutuko tokiak’ proposamen artistikoa sare sozialetan berreskuratu dute etxean gelditzeko deialdiarekin bat egiteko.