Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
José Ramón Becerra: "Ezohiko egoera batean ezohiko neurriak hartu behar dira"

2020-06-29
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariak elkarrizketatuko ditugu. Aurrenekoa, Equo Berdeak-eko lehendakarigai José Ramón Becerra izan da, trantsizio ekologikoaren bidean zerga politikan aldaketak planteatzeaz gain, berreraikuntzarako gobernua proposatu du. Honatx solasaldiaren aurrerapena.
bideoa prestatzen
Ziburu, Itsasu, Urruña eta Uztaritzen irabazi dute abertzaleek

2020-06-29
Udal hauteskundeetako bigarren itzuli berezi honetan abertzaleek bertako auzapezak eskuratu dituzte. Jean-Rene Etchegarayk Baionan karguari eutsi dio eta nahi izanez gero, Euskal Elkargoko presidente izaten jarraituko du. Partaidetza murritzak eta Koronabirusak markatutako bigarren itzulia izan da.
bideoa prestatzen
Baskoniak finalerako txartela lortu du

2020-06-29
Baskoniak ACB ligako finala jokatuko du bihar, hiraren 30ean. Bartzelona izango du aurkari Valentzian arratsaldeko 20:00tan. Ligako bigarren finala izango du biharkoa Baskoniak hiru denboralditan. Duela bi urte Real Madrilen aurka galdu zuen. Etxeko taldea menderatu behar izan du finalera heltzeko: 73-75.
bideoa prestatzen
Borja Muñoz Arrastia (Bizkaiko E28 koordinadora): "Sisteman tokia egin beharrean, sistema eraldatu behar da"

2020-06-29
LGTBIQ+ askapenaren nazioarteko eguna ospatzen da ekainaren 28an. “Saretuz Borrokak dirau: parseguides, clandestines, unides”, izan da aurtengo leloa. Borroka eta aldarrikapen egunaren biharamunean Borja Muñoz Arrastiarekin aritu gara solasean kolektiboaren beharrez, bizipenez eta erronkez.
bideoa prestatzen
Eskola jantokietan egin ditzaketen murrizketak salatu dituzte langileek

2020-06-29
LAB sindikatuak deituta Nafarroako Hezkuntza departamentuaren aurrean elkarretaratzea egin dute jantokietako langileek, gobernuak aurkeztutako kontingentzia planak ikasleen elikadura arloan aurreikusten dituen murrizketak salatzeko.
bideoa prestatzen
Esparza hautatu dute UPNko presidente

2020-06-29
Eskuin erregionalistako militanteen %58ak hirugarren aldiz egin zuen Agoizko alkatea izandakoaren alde