Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
'Plaza Hutsa' Gasteizen: ezkerreko independentismoaren urteroko zita

2020-02-18
Lau gai jarriko ditu aurten plazan: hezkuntza, euskalgintza, ekologismoa eta tokiko herrigintza. Talde ariketetan murgildu aurretik, feminismoa zehar lerro gisa aurkeztuko dute "feminismo intersekzionalak" mahainguruarekin.
bideoa prestatzen
'Google' eta 'Tobin' tasak martxan jarri ditu Sanchezen Gobernuak

2020-02-18
Ostiral sozialek ireki zuten bideari jarraituz, bi tasa berri ezarri eta 2012ko lan-erreformaren atal bat bertan behera utzi du Espainiako Ministro Kontseiluak.
bideoa prestatzen
Miren Gorrotxategi: "EH Bildu eta PSE-rekin akordioak egitearen aldekoak gara"

2020-02-18
Elkarrizketaren tartean, apirilaren 5ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeetan, Ahal Duguko lehendakarigai izateko barne bozetara aurkeztu den Miren Gorrotatxegi Hamaika Telebistan egon da. Zaldibarko zabortegiko auzian Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketa salatzeaz gain, bere proposamen politikoan EH Bildu eta PSE-rekin akordioak lortzea ardatz nagusietako bat dela nabarmendu du. Hortaz gain, Pablo Iglesiasekiko leialtasuna azaldu du Gorrotxategik.
bideoa prestatzen
Iñigo Urkullu: “Ustekabekoa izan da Zaldibarren gertatutakoa”

2020-02-18
Iñigo Urkullu lehendakariak “ohiz kanpoko eta erabat ustekabeko” egoeratzat jo du Zaldibarko istripua eta gobernuak gaiari neurriko tratamendua eman diola gaineratu du.
bideoa prestatzen
Filmin plataformak euskarazko kanala jarri du martxan, ia 50 euskarazko filmekin

2020-02-18
Kanalean, orotara ia 50 pelikula daude euskaraz edo euskaratuta, fikzio, dokumental eta haurrentzako pelikulen artean. Azken urteetako film entzutetzuekin batera, Garaño eta Goenagaren “Loreak”, Koldo Almandoz-en “Oreina” edo Telmo Esnalen “Dantza” eta “Agur Etxebeste”rekin batera, jada ibibilbidea egin duten obrak ikusi daitezke, “Gartxot”, “Eutsi”, “Bertsolaria” edo “Asier eta Biok” bezalakoak.
bideoa prestatzen
Zubietako Hipodromoan ere kontzertua eskainiko du La Polla Records taldeak

2020-02-18
Irailaren 26an Zubietako Hipodromoan joko du punk talde mitikoak, 'Ni descanso, ni paz' biraren baitan. Latinoamerikan abrrena egindako biratik itzuli ebrritan iragarri du kontzertua Last Tour produktorak. Kontzertuan goonbidatu gisa jardungo dute El Drogas, Su Ta Gar, Lehendakaris Muertos eta Liher taldeek ere.