Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
Jaione Ugalde (HIRU): "Autonomoak diren garraiolari asko lanik gabe geratu dira"

2020-04-02
Garraiolariek ezinbesteko jarduera burutzen dute oinarrizko beharrizanak bermatzeko. Baina, euren egoera, bai baldintzei dagokionean bai enpleguari erreparatuz, sarri prekarietatearekin lotuta dago. Honen inguruan hitz egiteko, HIRU sindikatuko Jaione Ugalderekin hitz egin dugu.
bideoa prestatzen
Iñigo Urkullu: “Lehen koronabirus kasutik, Jaurlaritzak ahalegin handia egin du"

2020-04-02
EH Bilduk eskatuta, agerraldia egin du Urkulluk Eusko Legebiltzarrean eta, modu telematikoan egin du bilera talde politikoetako bozeramaileekin. Ondoan izan ditu Nekane Murga Osasun sailburua eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Koalizio subiranistak eskatuta, lehendakariak azalpenak eman ditu diputazio iraunkorrean; COVID-19k eragindako osasun larrialdia eta alarma egoera direla eta, Eusko Jaurlaritzak hartu dituen eta hartuko dituen erabakien inguruan.
bideoa prestatzen
Antton Urkidi (Zaharrean Berri): "Konfinamendu egoerari auzolanean aurre egiteko egitasmoa sortu nahi genuen"

2020-04-02
Zaharrean Berri Bilboko Alde Zaharreko elkarteak auzotarren konfinamenduan laguntzeko, hainbat ekimen antolatu ditu. Sare sozialetan elkarbanatuko dituzte bideoak eta etxean egiteko jarduerak eskainiko dituzte: euskal dantzak, sukaldaritza, magia, eskulanak....
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak doako kultur eta aisialdi baliabideak bildu ditu webgune batean

2020-04-02
Nafarroako Gobernuak doako kultur eta aisialdi baliabideen bilduma argitaratu du quedateenacasa.navarra.es atarian. Egun hauetan Interneten eskura dauden baliabideen eskaintza batu dute bertan.
bideoa prestatzen
Konfinamenduan, Egunean Behin-etik Egunean Ber Bi-ra

2020-04-02
Euskaldun ugariren egunerokoan lekua topatu du Egunean Behin aplikazioak. 10 galderek osatutako test laburretan, minutu bat inguru jolasteko aukera ematen du CodeSyntax-en aplikazioak eta bere hirugarren denboraldia bukatutakoan, ekimen berezia prestatu dute gizartea etxeetan konfinatuta dagoen honetan, Egunean Ber Bi, deitu diote.
bideoa prestatzen
Euskal Herri mailako elkartasun sarea eratu da pandemiari aurre egiteko

2020-04-02
Ipar Euskal Herrian sortu da covid-eh.eus webgunea, baina, “herriz herri eta auzolanaren bitartez” sarea osatzen jarraitzea da sortzaileen asmoa. Hain zuzen ere, jadanik antolatuta dauden elkartasun sareei ikusgarritasuna eskaini nahi diete, eta egitasmoak dinamika berriak pizteko ere balio dezakeela uste dute.