Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
"Ezinbesteko gutxienekoa"aitortuta enpresa batzuk lanean jarraitu dezakete EAEn

2020-04-01
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak industriek gutxieneko jarduera mantendu ahal izango dute. Eusko Jaurlaritzak gutxieneko jarduera bati eusteko beharra nabarmendu du azken egunotan. Sindikatuek, dekretua ez betetzeagatik iruzurra egitea egotzi diete gobernuari eta patronalari.
bideoa prestatzen
Europar Batzordeak funts berria sortuko du enpresei laguntzeko

2020-04-01
Europako Batzordeko presidenteak ‘Sure’ izeneko funts berria sortuko dutela iragarri du enpresei laguntzeko, eta horrenbestez, koronabirusaren krisiak iraun bitartean, langileek enpleguari eutsi diezaioten. Von der Leyenek azaldu duenez, ekimena batez ere Italia eta Espainia laguntzera zuzenduta dago. Ostegunean egingo da neurriaren adopzio formala Europar Batzordean.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak hiru foru lege proiektu aurkeztuko ditu parlamentuan

2020-04-01
Hiru egitasmoek agintaritzak egin beharreko inbertsioak aldatzeko helburua dute eta hemizikloko mahaiari eskatuko diote, premiaz eta irakurketa bakarrean tramitatuak izan daitezen.
bideoa prestatzen
Maduro eta Guaidó gabe, Venezuelan "trantsizioa" egitea proposatu du AEBk

2020-04-01
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Venezuelan "trantsizioa" egiteko eta zigor ekonomikoak "kentzeko" plana proposatu du. "Trantsizioko gobernu" horren parte; Nicolas Maduro egungo presidentearen ordezkariak eta Juan Guaidó oposizioko liderraren kideak egongo lirateke. "Hauteskunde libre eta bidezkoak" egitea ere proposatu du Trumpen gobernuak.
bideoa prestatzen
LABek salatu du ehunka langilek "itxita eta garbi" dauden ikastetxeak garbitzen jarraitzen dutela

2020-04-01
LAB sindikatuak salatu du konfinamendu erabatekoa ezarria den aste honetan ere ehunka garbitzailek jarraitzen dutela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan itxita dauden ikastetxeak garbitzera joaten, Hezkuntza Sailak hala aginduta. Sindikatuak zehaztu du ISS, Zaintzen, Garbialdi eta OHL direla zerbitzua eskaintzen jarraitzen duten enpresak.
bideoa prestatzen
Kutsakortasuna geldotzen ari dela eta, Italiak haur eta nerabeei kalera ateratzen utziko die

2020-04-01
Baldintza batzuk bete beharko dira. Aita, ama edo tutore legal batek lagunduta izan behar da eta etxe inguruan gelditu behar dira. Kontuan izan behar da, adinez nagusiko pertsonek korrika egiteko edo kalera ateratzeko baimena zutela, etxe inguruan baldin bazen, bakarrik joanda eta denbora neurtuta.