Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
Urtzi Errazkin: "Eragile politiko, sindikal eta sozialen artean, ia erabateko adostasuna dago urruntzearekin amaitzeko"

2019-02-12
Elkarrizketaren tartean, Etxerat Elkarteko Urtzi Errazkin Hamaika Telebistako estudioetan egon da. Iragan den asteburuan eragile politiko, sindikal eta sozialekin egindako jardunaldia positiboki baloratzeaz gain, Espainiako gobernuari hitzetatik ekintzetara igarotzeko deia luzatu dio, urruntzearekin berandu baino bukatzeko. Horrekin batera, frantziar Estatuari dagokionean, Jakes Esnalen kasuan ministerio fiskalak izandako jarrera salatu eta 30 urteko kondenak bete dituzten presoak ez askatzea hauek heriotzara kondenatzea dela nabarmendu du.
bideoa prestatzen
B2 mailara arte euskaltegietan ikastea doakoa izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

2020-02-12
Lakuako Gobernuak, hiru aldundiek eta Eudel udalen elkarteak 3,9 milioi eurotako aurrekontua izango dute. Euskal Autonomia Erkidegoan 35.000 ikasle inguru ari dira euskara ikasten. Ikasle guztien %70 inguruk B2 mailan edo beherakoetan ematen du izena.
bideoa prestatzen
Atzerrian jaiotako pertsonen egoera sozioekonomikoak "hobera" egin duela dio Eusko Jaurlaritzaren txosten batek

2020-02-12
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkesta aurkeztu dute asteazken honetan Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Arkaitz Fullaondok, txostena ondu duen Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlariak. Artolazabal sailburuak esan duenez, egoera ekonomikoaren hobekuntza etorkinengana ere iritsi da.
bideoa prestatzen
Imanol Zozaya (Noticias): "Duela 15 urteko araudia lehen aldiz aplikatuko dute inauterietako kalejirekin"

2020-02-12
Iruñeko Udalak ez ditu inauterietako eskola kalejira guztiak auzoetako bideetatik igarotzen baimenduko. 2005eko neurria lehen aldiz 2020an aplikatuko du hiriburuko agintaritzak. Kaltetutako eskoletan zalantzak eragin ditu erabaki honek eta oposizioak boluntarioak ahalduntzeko eskatu du.
bideoa prestatzen
Azora "funts putreak" 300 etxebizitza bereganatu ditu Donostian

2020-02-12
Funts putreak iritsi dira Donostiako hiriburura. Azora inbertsio funtsak Inmobiliaria Vascongada erosi ondoren, enpresa honek kudeatutako etxebizitzetan bizi diren 300 familia etxegabetu ditzaketela salatu du gaur Kaleratzeak Stop plataformak.
bideoa prestatzen
"Musika-Música 2020" jaialdiak Paris izango du ardatz

2020-02-12
Paris ardatz, matxoaren 5etik 8ra bitarte “Musika-Música 2020” ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Arriaga, Chopin, Offenbach edo Stravinsky-ren doinuek, 30 eta 35.000 ikusentzule inguru bilduko dituzte., nazioarteko 800 artista profesionalen eta kontserbatorioetako 500 ikasleen lanari esker, orotara 88 ekitaldi eskeiniko dituzte. Egitaraua, anitza eta publiko guztientzako izango da. Musikarekin batera, hitzaldiak, zinema, ipuinak eta umeentzako lantegiak ere eskainiko dira. Dohako gune bat ere egongo da. Sarrerak otsailaren 18tik martxoaren 5era egongo dira eskuragarri, musika.musica-ren bulegoetan, Euskalduna jauregian eta Kutxabanken kutxazainetan. Prezioak 5 eurotik 12 eurora bitartekoak izango dira.