Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: urriak 4

2017-10-05

Gasteizko 44 urteko emakume bat erail dute Miranda de Ebron. Auto baten barruan topatu zuten atzo goizean bere gorpua, indarkeria zantzu nabarmenekin. Arratsaldean bere bikotekide ohia atxilotu zuten Gasteizen, emakumea hiltzea leporatuta. Azken hiru asteetan indarkeria matxistagatik Euskal Herrian erailtzen duten hirugarren emakumea da.

Gaur aurkeztu dute Basque Ultra Trail Series-en azken lasterketa, Donostia eta Bilbo lotuko dituena, 140km-ko luzeera eta 16.600 metroko desnibelarekin. Irteera ostiralean izango da Alderdi Eder parketik eta helmuga igandean, Bilboko Areatzan. 150 ultra-korrikalariek parte hartu dute lehen aldiz egiten den trail lasterketa gogor honetan.

Hauek eta askoz gehiago, urriaren 4ko Gurean Gaur albistegian.

bideoaren irudia
Gurean Gaur +: lehenengo saioa

2017-10-05

Gurean Gaur Berezia estreinatu dugu! Kataluniari buruz aritu gara lehenengo saioan, horretarako ondorengoak izan ditugu gonbidatu: Zelai Nikolas (Gure Esku Dago), Patxi Gaztelumendi (Kazetaria), Asier Blas (Unibertsitate irakaslea) eta Jasone Agirre (EH Bilduko legebiltzarkidea).

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: urriak 2 gauekoa

2017-10-03

Atzoko eguneko gertakariek erreakzio kate luzea eragin zuten, baita Espainiako alderdien artean ere. Mariano Rajoyk iluntzean egin zuen agerraldia. Autodeterminazio erreferenduma egon izana ukatu eta zuzenbide estatuaren sendotasuna defendatu zuen. Pedro Sanchezek poliziaren jarrera salatu zuen arren, ‘sezesionistek’ elkarbizitza hankaz gora jarri dutela adierazi zuen. Bestalde, Pablo Iglesiasek, estatu krisia aipatu eta PPren estrategia kritikatu zuen, indarkeriaren erabilera gaitzetsiz. Albert Riverak erreferendumaren aurkako katalanak izan zituen gogoan.

Hauek eta askoz gehiago urriaren 2ko gaueko albistegian.

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: urriak 2 eguerdikoa

2017-10-03

2.262.424 boto zenbatu ahal izan dituzte katalanek, eta horietatik %90 baiezkoaren aldekoak dira. Edonola ere, nabarmendu dute 670.000 lagunek ezin izan dutela botorik eman, 400 hauteslekuk ez zituztelako beren ateak ireki.

Biharko greba orokorrera deitu du Katalunian Demokraziaren Aldeko. Erakunde horrek gizarte zibilaren hainbat eragile biltzen ditu, tartean, Kataluniako Unibertsitate Publikoen Elkartea, Kataluniako Gazteriaren Kontseilua, CCOO, UGT eta Unio de Pagesos sindikatuak, Auzo Elkarteen Konfederazioa, Guraso Elkarteen Federazioa eta Kirol Elkarteen Federazioa.

Hauek eta askoz gehiago urriaren 2ko Gurean Gaur Katalunia saio berezian.

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: irailak 28

2017-09-29

Jendetzak erantzun dio ikasle antolakundeek gaur eguerdirako Bartzelonan egin duten deiari, eta «ikasle mugimenduaren manifestaziorik handiena» izan da antolatzaileen arabera. Hitz hartzean igandeko erronkaren neurria nabarmendu dute, eta etorkizuna erabakiko duten belaunaldia eurak izango direla ziurtatu. Ez dutela huts egingo iragarri dute.

Euskal Herrian ere, Kataluniari babesa adierazteko eta independentziaren beharra aldarrikatzeko, mobilizazioak deitu ditu gaur Ernai gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. “Baimenik ez aske izateko” lelopean, posizionatzeko eta Euskal Herrian ere prozesu independentista bat abiarazteko ordua dela adierazi dute.

Hauek eta askoz gehiago irailaren 28ko Gurean Gaur albistegian.

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: irailak 27 goizekoa

2017-09-27

Goraka doa Espainiako Gobernuaren Kataluniarekiko erasoa: ANCren webgunea itxi zuten bart jakinarazpenik gabe eta gaur Espainiako Auzitegi Nagusiak ontzat eman du Barne Ministerioak Mossoak koordinatzea. Kataluniako Gobernuak mobilizatzeko eskatu die herritarrei, bozka eragozten den hauteslekuen aurrean eta Puigdemontek Kataluniako Segurtasun Batzarra deitu du biharko. 

Euskal Herrian, Angel Otaegiren familiaren abokatuak eta Azpeitiako Udalak Argentinara bideratuko dute Otaegiren hilketaren ardura argitu dadin jarritako kereila. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ez du onartu familiak iaz jarri zuen kereila, eta ebazpen horrekin amaitutzat jo dute Espainiako justizian egin zezakeen bidea.

Hauek eta askoz gehiago irailaren 27ko Gurean Gaur albistegian.