Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
Txileko hiriburuan protestak eragin dituzte goseak eta lan faltak

2020-05-21
Ostiralean konfinamenduan sartu ostean, gobernuari laguntza eskatzeko, kalera irten dira herritarrak aste hasieran. Herritarrak jana eskatzen ari zirela astelehenean, karabineroek ura zeramaten kamioiak erabili zituzten manifestarien aurka eta 21 pertsona atxilotu zituzten. Momentuz, 46.059 kutsatu eta 478 hildako daude koronabirusagatik. Sebastian Piñera presidenteak agindu du 2,5 milioi erabiliko dituela behar handiena duten familiei elikagai eta garbiketarako eta higienerako tresnadun saskiak banatzeko. bertan behera gelditu da iragan urtean protesta masiboen ondorioz lortutako su-eten soziala. Gogoratu behar da duela urte erdi inguru, herritarrak gobernuaren aurka altxatu zirela, Txileko XXI. mendeko Latinoamerikako mugimendu sozial handienetako bat kontsideratzen dena hasiz.
bideoa prestatzen
Ikasturte amaiera “seguru, adostu eta kalitatezko” baten proposamena egin dute sindikatuek

2020-05-21
Steilas, ELA, LAB, CCOO eta UGTk, "alde bakarrez" hartutako erabakiak geldiaraztea galdegin diete Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, hezkuntza publikoko langileak eskolara presentzialki itzultzeko maiatzaren 19ko jarraibidea barne. Gaur bertan bueltatu behar dira, adibidez, ikuskaritzako langileak. Ohar bidez salatu dute pandemia egoeran "berme-irizpideak lehenetsi gabe" eta "osasunerako ikuspide pedagogikoak" kontuan hartu gabe hartu direla erabakiak, eta "beharrezko" adostasunik gabe. Hala, eskolak irekitzeko proposamen alternatiboaren ardatz nagusietako bat da sindikatuekin negoziatzea “osasun protokoloetako prozedurak, edukien gabeziak osatzeko”.
bideoa prestatzen
Auzotarren sarea Iruñeko Kale Nagusian

2020-05-18
Iluntzeko txalo zaparradekin hasi ziren; eguneroko bizitza elkarbanatzen dute orain, leihoz leiho.
bideoa prestatzen
Aritz Adurizek agur esan dio futbolari

2020-05-20
Aldakako lesio batek behartuta, futbola utzi behar du Donostiako aurrelariak. 20 denboraldi luzez egon da futbol profesionalean. 793 partida jokatu eta 287 gol sartu ditu
bideoa prestatzen
Alarma-egoera beste bi astez luzatzea lortu du Sanchezek EAJ eta Ciudadanosen babesarekin

2020-05-20
EH Bildu abstentziora jo du berriro eta Kataluniako alderdiek gogor kritikatu dute Ciudadanosekin egin duten hitzarmena.
bideoa prestatzen
Eneko Etxeberria (Abokatua eta EHUko irakaslea): “Polizia ez da inor arau juridikoak interpretatzeko”

2020-05-20
Espainiako Gobernuak argitaratu berri du aldizkari ofizialean maskaren erabilera arautzen duen agindua. Araua ez betetzea dakarren zigorra ez da eztabaidatu, ezohiko egoeran baina, jendarteak onartu egiten du neurriaren berehalakotasuna. Baina, legea bera egiteko teknikari dagokionean zer? Eneko Etxebarria abokatu eta Euskal Herriko unibertsitateko irakasleak azaldu duenez, berezko sistema legegile asistematikoa areagotu egin da pandemia egoeran. Kontraesankorra baldin bazen, azeleratu egin da hori.