Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: Abuztuak 22

2017-08-22

Mossoek hil egin dute Bartzelonako atentatuaren egiletzat jo duten gizona. Younes Abouyaaqoub tiroz hil dute Kataluniako hiriburutik 50 kilometrora, Subiratsen; lehergailu faltsuz egindako gerrikoa zeraman.

Hau eta askoz gehiago abuztuaren 22ko Gurean Gaur albistegian.

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: abuztuak 21

2017-08-21

Bartzelonako eta Kanbrilsko atentatuen ostean, 50 zaurituk herietxeetan jarraitzen dute eta Escuadra Mossoek ikerketak abian dituzte oraindik. 

Asteburuan Euskal Herriko hiriburu eta herrietan Bartzelona eta Kanbrilsko atetantuak gaitzesteko elkarretaratzeak burutu dira. 

Hauek eta askoz gehiago abuztuaren 21eko Gurean Gaur albistegian.

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: Abuztuak 17

2017-08-17

Rafa Diez LAB-eko idazkari ohia irten da Santoñako El Dueso espetxetik. Familiakoen, gertukoen eta ezker abertzaleko kide ezberdinen berotasuna jaso ostean Muskizen egin dute lehen harrera ekitaldia. 

Hau eta askoz gehiago abuztuaren 17ko Gurean Gaur albistegian.

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: abuztuak 16

2017-08-16

Rafa Diezi El Dueson egitekoak diren harrera debekatu du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak. Kantabrian duen ordezkaritzak argudiatu duenez, epez kanpo eman diote ekitaldiaren berri. 

Horrez gain, Espainiako Gobernuak baztertu egin du konstituzioko 155. artikulua baliatzea Katalunian salbuespen neurriak ezartzeko. 

Horiek eta gehiago abuztuaren 16ko Gurean Gaur albistegian.

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: abuztuak 14

2017-08-16

Aske geratu da Mikel Arretxe donostiarra, 2013tik Soriako espetxean preso egon ostean, ongi etorri beroa egin diote Donostiako Alde Zaharrean. 

Horrez gain, Juana Rivas eta haren seme alabei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute Iruñean. 

Hauek eta askoz gehiago abuztuaren 14ko Gurean Gaur albistegian. 

bideoaren irudia
Gurean Gaur albistegia: Uztailak 20

2017-07-20

Kataluniako Gobernuak ez dio utzi Guardia Zibilari Generalitatean sartzen. Jordi Turull kontseilariak esan die ezin zirela sartu, baina behar duten informazioa helaraziko ziela ere esan die. 

Euskal Herriari dagokionez, Pedro Sanchezekin bildu dira Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar, bi alderdiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duten gobernu akordioari buruz hitz egiteko.

Hauek eta beste asko uztailaren 20ko Gurean Gaur albistegian.