Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
Motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren behatokia aurkeztu du Foro Sozialak

2020-06-30
Sei hilabetean behin argitaratuko den txostenean, presoen egoerari buruzko datu eguneratuak, informazio zehatza eta adituen analisiak egongo dira. Aldizkariarekin, “desinformazioari aurre egiten eta espetxe politikaren aldaketaren aldeko iritzi-korronte bat sortzen” lagundu nahi du Foro Sozialak.“Informazio fidagarria, gardena eta kontrastatua” eskainiko du, espetxeetako egoeraren garapenari eta gertaerei buruzko datuak "eremu desberdinetara" heldu daitezen.
bideoa prestatzen
Txinako militarrak koronabirusaren aurkako txerto bat hartzen hasiko dira

2020-06-30
Institutu Zientifiko Militarraren eta CanSino Biologics enpresa biofarmazeutikoaren artean garatu dute eta, enrpesak ziurtatu duenez, egindako frogek “txertoaren segurtasuna” eta “immunitate altua” bermatzen dute, erantzun immune zelular egokiarekin batera.
bideoa prestatzen
Gorrotxategik proposatutako ezkerreko aliantzari "ezezkoa" eman diote sozialistek

2020-06-30
Hauteskunde kanpainaren laugarren egunean subiranotasunaren aldeko botoa eskatu du EH Bildu. Iñigo Urkulluk bozkatzera joateko deia egin du, parte hartzea "funtsezkoa" dela nabarmenduz. Honez gain, alderdi moreak ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzea jarri du mahai gainean. Bestalde, Miren Gorrotxategik proposatutako ezkerreko aliantzari ezezkoa eman diote sozialistek. Idoia Mendiak nabarmendu du sozialistak direla "berme bakarra hurrengo Jaurlaritzak ezkerreko politika" egin dezan. Azkenik, PP+Cs koalizioak etxebizitzen legez kanpoko okupazioaren aurkako lege bat proposatu du Bilboko Errekalde auzoan.
bideoa prestatzen
Angeluko, Miarritzeko eta Baionako hiru ikastola itxi dituzte, bi ikaslek positibo eman ostean

2020-06-29
Lau urteko bi anaia bikik eman dute positibo COVID19aren proban Angeluko Kimua ikastolan, Lapurdin. Ikasle hauek eskolaz kanpoko garaian beste bi zentroetako ikasleekin eta gurasoekin kontaktua izan dutela eta, Akitania Berria Eskualdeko Osasun Agentziarekin (ARS) eta Hezkuntza Akademia Ikuskaritzarekin hitz egin ondoren, Seaska Ikastolen Elkarteak protokoloa aktibatu du. Honela, Baionako Poloko Hiriondo ikastola eta Miarritzekoa ere itxi ditu.
bideoa prestatzen
COVID19ak baldintzatutako oporraldian autokarabanen erabilerak gora egin lezake

2020-06-29
Dena aldatu du pandemiak eta “normaltasun berria” deritzon honen hasieran uda heldu da. Birusa bertan dago oraindik eta gure oporrak guztiz baldintzatuko ditu. Egoera horretan, oporren helmugako aldatuko dira, etxetik hurbilagoko bidaiak izango dira gehienak, nazioartekoak asko txikituko direlarik. Halaber, bidaiatzeko moduak ere aldatuko dira eta distantzia soziala mantendu behar den honetan, gorakada handia aurreikusten da autokarabanetako turismoan.
bideoa prestatzen
Ezohikoa izango da aurtengo Durangoko azoka

2020-06-29
Bisitari kopurua neurtua izango da, kontrolatua, oraindik horretarako protokolorik zehaztu ez badute ere. Azokaren bertsio birtual bat ere jarriko dute martxan, eta zuzeneko emanaldiak ez dira ohi bezainbeste izango.