Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
Juan Karlos Izagirre (EH Bildu): "Osasuna lehen planoan jarri behar eta gero etorri behar dira ekonomia indartzeko planoak"

2020-03-30
Osasungintza ofizio du Juan Karlos Izagirrek, horiek horrela Osakidetzaren egoera gertutik ezagutzen du Juan Karlos Izagirrek. EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramailearen esanetan, "osasuna lehenetsi behar da" eta Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondoren, osasungintzan egindako "murrizketak" atzean geratu behar direla nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Iruñeko hainbat aterpe etxerik gabeko pertsonentzat egokitu dituzte

2020-03-30
Iruñeko Udalak erabakiak hartu ditu hainbat arlotan koronabirusaren krisiari erantzunez; besteak beste,krisiaren eraginez kalean daudenak hainbat aterpetan hartuko dituzte, Bestalde, adierazi dute MercaIruñan ez dutela produkturik salduko.
bideoa prestatzen
Joseba Garmendia (EHUko irakaslea): "Zaila da kalkulatzea, baina errebote-efektuak orain galdutakoa konpentsatzen lagunduko du urte bukaerarako"

2020-03-30
Oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteak Euskal Herriko ekonomian izango duen eragina aztertu du Joseba Garmendiak, eta egoera lehengoa baino okerragoa izango den arren, ekonomia hein batean suspertuko dela uste du.
bideoa prestatzen
Nola egiten dio Covid 19ak haurdunaldiari?

2020-03-30
Ikerketek aurrera egiten badute ere, oraindik ere zalantza ugari dago koronabirusaren inguruan eta, besteak beste, haurdunaldian duen eragina ikertzeko dago. Nuria Leal emaginak azaldu digunez, egia da haurdunaldian aldaketa inmunologikoak gertatzen direla emakumearen gorputzean eta horrek arnas infekzioak pairatzeko arriskua handitzen duela baina, hala ere, lasaitasun mezua helarazi du eta argitu duenez, ez dute neurri berezirik hartu behar egoera horretan dauden emakumeek.
bideoa prestatzen
8.225 Covid-19 kasu baieztatu dituzte oraingoz erakunde publikoek Euskal Herrian

2020-03-30
Atzo baino ia 450 kasu gehiago. Hildako kopuruak ere gora egiten jarraitzen du. Gaurko datuen arabera 400 lagun hil dira dagoeneko gurean koronabirusa zutela. Sendatutakoen kopurua askoz handiagoa da ordea:: 1.807 pertsonak gainditu dute gaixotasuna.
bideoa prestatzen
Bertso bazkaria konfinamendu garaian

2020-03-30
Itxialdi garaian ez da plazara ateratzerik, baina bada nor bere etxean kantatzerik. Imajinazioari tiraka, hainbat formatu berri sortu dira egunotan interneten eta horietako bat da “Etxetik etxera online bertso saioak”. Itxialdiak iraun bitartean, bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango dute bertsozaleek ostiralero 18:30ean. Unai Elizasuk azaldu duenez, ahal den neurrian, normaltasunari eustea da asmoa. Hala, apirilerako egitarau osoa antolatu dute jada, bertso poteo eta guzti.