Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Esatea Libre | Abokatuen atxiloketez eta Kataluniaz

2015-01-21

Atxilotutako abokatuen testigantzak bildu ditugu saioaren hasieran. Horren ostean, solasaldian, Kattalin MIner, Eider Olazar eta Oihana Etxebarrieta kazetariekin atxiloketa horiek aztertu ditugu eta Kataluniara begira jarri gara.

bideoaren irudia
Abokatuek helegiteak aurkeztu dituzte epaileak jarritako baldintzen aurka

2015-01-19

Astelehenean atxilotutako hamabi abokatuek prentsa agerraldia egiin dute Bilbon. Atxiloketa eta miaketak irregulartasunez beteta egon direla adierazi dute. Era berean, epaileak jarritako baldintzekin lan juridikoa egitea ezinezko zaiela salatu dute. Horrela,  epaileak jarritako baldintzen aurka helegiteak aurkeztu dituzte, eta abokatuen elkarteei babesa eskatu diete.

bideoaren irudia
Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea.

2015-01-17

Ainhoa Baglietto, Aiert Larrarte, Amaia Izko eta Olatz Talavera abokatuekin izan gara aste honetako atxiloketei buruz hizketan. Horrez gain, gertatutakoa aztertu dugu Maider Alustiza Etxerat-eko kidearekin, Martxelo Otamendi Berriako zuzendariarekin, Garbiñe Biurrun epailearekin eta Pernando Barrena Sortuko bozeramailearekin. Hori dena, Donostiako manifestazio jendetsuaren irudiekin tartekatu dugu.

bideoaren irudia
“Guk”: Argentinako euskaldunen ametsak

2015-01-16

Nuria Vilalta da lanaren zuzendaria. 2009an Argentinara iritsi zenean, bertan ezagutu zituen euskaldun eta haien ondorengoekin dokumental bat egitea bururatu zitzaion. “Guk” lanak gugandik 10.000 kilometrotara bizi diren euskaldunen ametsak eta kezkak kontatzen ditu. Baina helburu jakin bat ere badu dokumentalak: kanpoan edo barruan bizi diren euskaldunak eta Euskal Herria maite dutenak elkartzea hain zuzen ere.
 
Dokumentala:
http://vimeo.com/51416935

bideoaren irudia
Gontzal Mendibilekin "Nire bihotzak zure begiak ditu" lanaren inguruan aritu gara

2015-01-15

Gontzal Mendibil bizkaitar kantariak 11 kantu berriz osatutako diskoa kaleratu du. Kantariak berak esan duenez inoizko gustokoen egin duen lana du oraingo hau. Musika eta hitzen aldetik unean uneari egokitua. Bereak dira 8 kanturen hitzak. "Nire bihotzak zure begiak ditu" da lan pertsonal honen izena.

bideoaren irudia
Skapa | San Sebastian eguna ospatzeko dena prest Donostian

2015-01-15

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Gontzan Mendibilekin "Nire bihotzak zure begiak ditu" lanaren inguruan hitz egiteko aukera izan dugu. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: San Sebastian eguna ospatzeko dena prest Donostian, San Anton eguna asteburuan izango da eta honi lotuta hainbat azoka topatuko ditugu Euskal Herrian, Getarian 2015. urteko Txakolin  uzta berria dastzeko aukera izango da eta musikaz edota antzerkiari lotutako proposamen interesgarriez ere mintzatu gaurko saioan.