Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Abuztuak 23: Hurrengo Aste Nagusira arte!

2014-08-23

2014ko Aste Nagusiaren azken eguna iritsi da. Hala ere, egunean zehar Goitibeheretan, Marmitakoan eta umeen motor lasterketan egon gara eta albokariek egindako elkarretaratze jendetsuan ere izan gara. Bagoaz, baina soilik datorren urtera arte. Gora Marijaia!

bideoaren irudia
Gazteek pil-pil eran egindako kokotxak egiten ikasi dute

2014-08-22

Nagusiek bakailua pil-pil erara egiten zuten bitartean, txikitxoek kokotxak egiten ikasi zuten.

bideoaren irudia
Arrantza eskola Ripan

2014-08-22

Ripara hurbildu ginen umeak arrantzatzen ikusteko. Bertan, Bizkaiko Arrantza Elkarteko zuzendariarekin hitz egin eta behin umeen abilezia ikusirik, arrainak berriro ere ibaira bota zituzten.

bideoaren irudia
Bakailoa pil-pil erara gastronomikoaren laugarren egunean

2014-08-22

Giro ederra Bilboko Aste Nagusiko txapelketa gastronomikoaren laugarren egunean. Kasu honetan pil-pil erara prestatutako bakailaoaren txanda izan da.

bideoaren irudia
Ehunka pertsonek Ikurrina aldarrikatu zuten Bilboko kaleetatik

2014-08-22

Kultura eta jai giroan eta konpartsetan murgildutako hainbat lagunek deitutako manifestazioa izan zen. Herritarrek argi eta garbi dakite zer nahi duten eta hala adierazi zuten ekitaldian. Horrez gain, Palestinako herrialdeari elkartasun osoa eskaini diete, Gazan gertatzen ari dena salatuz.

bideoaren irudia
Marijaia izan da protagonista irudi tailerrean

2014-08-22

Hainbat umeek parte hartu dute irudi tailerrean. Umeek Marijaia marraztu behar izan dute txapelketan. Saria Marijaiaren panpin txiki bat izan da.