Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Irujo, 2014ko erregea

2014-12-16

Urteko hiru txapel handiak janztea lortu du Juan Martinez de Irujok, 4 eta erdiko finalean Olaizola II.a 22-17 menderatuta. Historian zehar, Julian Retegi eta Irujo bera dira urte berean hiru txapel preziatuenak janztea lortu duten pilotari bakarrak. Iberoarrak, ordea, hizki larriz idatzi du bere izena pilotaren historian, lehena baita hirukoa (Binakakoa, Buruz-burukoa eta Lau eta erdikoa urte berean irabaztea) bi urte ezberdinetan lortzen. 2006an egin zuen lehen hirukoa, eta aurten bigarrena. Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean Aimar baino gehiago izan da Irujo, eta merezita irabazi du txapelketa.

bideoaren irudia
Euskal derbiaz luze eta zabal aritu gara (bigarren zatia)

2014-12-16

Real Sociedad 1 - Athletic 1. Asteburuko euskal derbiaren analisia egitearekin batera, bi taldeetako entrenatzaile eta jokalarien adierazpenak jaso ditugu.

bideoaren irudia
“Festa dezagun gaurdanik geroa”: jai ereduen inguruko gogoeta feminista

2014-12-12

Festak eduki sinbolikoa duten jendarte eta kultur adierazpenak dira eta norbanakoa kolektibora hurbiltzen dute. Horrez gain, festak bizitzaren erdigunean daude eta gizartean ematen diren zapalkuntza eta diskriminazioak adierazten dituzte. “Festa dezagun gaurdanik geroa” Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean eginiko dokumentala da eta emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatzen da, modu honetan Euskal Herriko jai ereduen argazki txiki bat egiten du lanak.

Dokumentala: http://youtu.be/Lfbd-n-AWt8

bideoaren irudia
Osakidetzaren osasuna aztergai

2014-12-12

Osakidetzan 3000 lanpostu suntsitu dira, 8000 langile daude aldi baterako kontratuarekin eta urtero 500 pertsonek erretiroa hartzen dute. Tolosaldean dagoeneko zerbitzu batzuk klinika pribatura bideratu dituzte. Osakidetzaren osasunari begira jarri gara. Nolakoa da gure osasun publikoa? Pribatizazio baten aurrean gaude? Galderak erantzuteko hiru gonbidatu ditugu: Peio Igeregi ELA sindikatuko ordezkaria, Jon Serraro Basurtuko ospitaleko langilea eta Cristina Pelaez TOPA elkarteko kidea.

bideoaren irudia
Musikaren eremu berriak jorratu ditu Ruper Ordorikak

2014-12-11

Ruper Ordorika musikariak "Lurrean Etzanda" diskoa aurkeztu du, bere ibilbideko hamaseigarrena. “Esateko behar batetik" abiatuta, Ruperrek berak idatzitako hitzek eta konposatutako hamaika abestik osatzen dute lan berria. Estudioan zuzenean grabatu dute diskoa, tresneria analogikoa erabilita, Ordorikak ohikoa duenez.
 

bideoaren irudia
Skapa | Durangoren ostean, bada kultur proposamenik!

2014-12-11

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: "Lurrean Etzanda" da Ruper Ordorikaren azken lanaren izena. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean kantatzen arituko den zortzikoa zehaztuta dago, Bilbo mendiko eta abenturazko zinema onenaren topagune bihurtuko da Bilbao Mendi Fim Festival jaialdiari esker, Modern Times lana Donostian izango dugu ikusgai eta Bilboko Kafe Antzokiak 19 urte beteko ditu.