Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Lea Artibai ikastetxea: BSI zikloa

2016-04-28

Lea Artibai ikastetxean geldialdia egin dugu, saio bakoitzean bezala. Oraingoan, Beroa Sortzeko Instalazioak edo BSI deituriko zikloa ezagutu dugu.

bideoaren irudia
Nola ikusten dute homosexualitatea gazteek?

2016-04-28

Ander Lertxundi sexologoarekin orientazio sexualaren inguruan aritu gara. Batetik, gazteek homosexualitatea nola bizi duten galdetu diogu, baina gazteek ez ezik, helduen artean ere zein aurreiritzi, zalantza eta uste dauden landu dugu berarekin. Adibidez, posible al da pertsona batek, heterosexuala izanik, sexu bereko beste bat erakargarri ikustea? Edota, neska izanik, beste neska batekin harremanak izanez gero, lesbiana al naiz?

bideoaren irudia
Monte Albertia ikastetxea

2016-04-28

Zarauzko Monte Albertia ikastetxeak estetika eta ile-apainketa alorreko zikloak eskaintzen ditu. Goi zein erdi mailakoak. Berrogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia nabarmen islatzen da haien heziketa programetan, baina, era berean, egungo behar eta tendentziak jarraituz egiten dute lan. Ikastetxea ezagutzeko aukera izan dugu.

bideoaren irudia
Zarauzko Monte Albertiako ikasleak atzerrian!

2016-04-28

Aizank! saioaren Zr Iksi atalean, Zarauzko Monte Albertia ikastetxea ezagutu dugu eta horrekin batera, Narbona eta Parisetik iritsi berri diren bi ikasleekin hitz egiteko aukera izan dugu. Ikastetxeak, "Erasmus +" bekari esker, hilabeteko egonaldia atzerrian egiteko aukera eman zien eta honen berri eman digute.

bideoaren irudia
Aizank! | Sare sozialak eta orientazio sexuala

2016-04-28

Urretxindorra ikastolako gazteekin sare sozialen inguruan aritu gara solasean. Bestalde, Ander Lertxundi sexologoarekin orientazio sexuala izan dugu hizpide. "Zr Iksi" atalean, ordea, Andoaingo Leitzaran institutua, Zarauzko Monte Albertia ikastetxea eta Donostiako Zurriola ikastolako gorputz eta kirol ekintzen sustapena deituriko zikloa ezagutu ditugu. Lea Artibai ikastetxean ere izan gara eta Gaztezulo aldizkariaren ekarpena ere jaso dugu programan.

 

 

bideoaren irudia
Villarreal, Zelaia eta Bengoetxearekin maiatzaren lehenari begira

2016-04-27

Zein bilakaera izan dute lan harremanek? Noren mesedetan aldatu dira? Sindikalgintzak zein jarrera izan du horren aurrean? Adrian Zelaia (Ekai Center), Aitor Bengoetxea (EHUko irakaslea) eta Joseba Villarreal (ELAko ordezkaria) izan ditugu galdera horien erantzunak topatzen.