Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Buru handien mendekuarekin etorri da KX Landakoeneara

2014-12-08

KX proiektuko kide dira Keu Agirretxea eta Xabier Iriondo. Milan eta Ondarroa artean jaio zen proiektu hau eta orain, KX diskoa kaleratu dute. Musikari dagokionean, esperimentaziora jo dute eta "Buru handien mendekua" du izena haien azken bideoklipak. Gurekin izan dira Landakoenea saioko azken egunean.

bideoaren irudia
Euskarara itzulitako liburuen atzean dagoen lana ezagutu dugu

2014-12-08

Durangoko Azokan liburu euskaldunek ez ezik, euskarara beste hizkuntzaren batetik itzulitzakoek arrakasta handia izaten dute. Horren guztiaren atzean, ordea, lan handia egiten duen sektorea dago. Hainbat itzultzailerekin egon gara egoera gertutik ezagutzeko.

bideoaren irudia
Durangon bakarrik kontsumitzen duzu kultura?

2014-12-08

Durangoko Azokak duen arrakasta ikusita, urtean zehar kultura kontsumo handia egin ohi dugula pentsatzea litzateke zentzuzkoena. Datuek, ordea, ez dute hori erakusten. Hori dela eta, Landakon zehar murgildu gara bertaratuei horixe galdetzeko: Durangon bakarrik kontsumitzen duzu kultura edo urtean zehar ere?

bideoaren irudia
Euskara ikasteko aukera ere badago Durangoko Azokan

2014-12-08

Durangoko euskal liburu eta diskaren azokan euskarazko produktuak topatu ohi ditugu, baina euskaraz ez dakienak ere badu bertaratu eta ikasten hasteko aukera. Hori errazteko sortu zen hain zuzen EuskaraGara Kultur Elkartea. Haiekin izan gara eta Durangoko Azokan duten eskaintza gertutik ezagutu dugu.

bideoaren irudia
Hitza eta hizkuntza armatzat hartuta kaleratu du Altxatuk bere bigarren lana

2014-12-08

Durangoko Azokako musikaririk gazteenak ez badira, hortxe ibiliko dira. Altxatu taldeko kideek, hamabost urte ingururekin, bigarren lana kaleratu dute. Euren inguruan gertatzen denari erreparatuta idatzi dituzte kantak. Hitza eta hizkuntza dituzte arma bakarrak Nafarroa euskaldunaren alde egiteko. Aldarrikapenez beteriko kantak bildu dituzten haien azken lanean. Haiekin izan gara orainarteko ibilbidea errapasatu eta erronka berrien inguruan hitz egiten.

bideoaren irudia
Lurra taldeak akatsa topatu du sisteman

2014-12-07

"Akatsa Sisteman" da Lurra taldearen lehendabiziko lan luzearen izena. 5Gora diskoetxearen bitartez argitaratu dute. Lan berriaren Iñigo Muguruzak eta Ane Garciak gidatzen duten bandak bere proposamena aberastu du.