Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Korrontzi folk taldearen azken balentria

2014-12-07

Bilboko Orkrestra Sinfonikoarekin batera zuzeneko lan bat grabatzea esanguratsua da. Hori da Korrontzi folk bandak pasa den Bilboko Aste Nagusian egin zuena. Emaitza Durangon aurkeztu dute eta Agus Barandiaran taldeko abeslari eta trikiti jotzailea izan dugu gurean.

bideoaren irudia
"Orube Abandonatuak" liburua izan dugu hizpide Garazi Kamiorekin

2014-12-07

Lehenengo eleberria ateratzen duten euskal idazleek arreta merezi dute. Garazi Kamiok "Ordube Abandonatuak" liburua argitaratu du aurten Elkar argitaletxearekin. Gordetzen duen istorioaz aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
Emon taldearen "Sua" diskoaz aritu gara

2014-12-07

Hiru taldekide berrirekin Emon taldeak "Sua" disko eta egitasmo berria plazaratu du Baga Biga diskoetxearekin. Aritz Alustiza trikiti jotzailearekin hitz egin dugu kixkaltzeko beldurrik gabe.

bideoaren irudia
"Bingen" euskarazko komediaren egileekin izan gara

2014-12-07

Durangoko Azokaren Irudienea txokoan euskarazko filmeek tarte berezia izaten dute. Estreinaldiak eta interesgarriak diren pelikulak eskaintzeko leku aproposa da. "Bingen" komedia ere bertan aurkeztu zuten. Aurretik Ander Odriozola zuzendariarekin eta Galder Perez aktorearekin hitz egiteko aukera izan genuen.

bideoaren irudia
Badok atariak mugikorrerako aplikazioa sortu du

2014-12-07

Berria egunkariak sorturiko Euskal Musikaren ataria da Badok.info. 2009an martxan jarri eta aurten guztiz eraberritu ondoren, euskarazko musikaren bilgune garrantzitsu bihurtu da. Durangoko Azokan mugikorrerako aplikazioa aurkeztu dute eta horri buruz hitz egin dugu Jon Eskisabel kudeatzailearekin.

bideoaren irudia
Beñat Igerabideren bakarkako lehen lana ezagutu dugu

2014-12-07

"Orbainak" izeneko bakarkako lehen diskoa plazaratu du aurten Beñat Igerabide musikariak, Elkar argitaletxearen bitartez. Landakoenea saiora gonbidatu eta lehen kantu bildumaren inguruan aritu gara.