Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Landakoenea | Eguraldi petralari aurre eginez

2014-12-07

Eguraldia ez du lagun Durangoko Azoka. Nolanahi ere, jendeak hirugarren egunean ere Landakora hurbiltzea erabaki du. Jende asko ibili da gune ezberdinetan. Gure saioan, berriz, askotariko kontuak izan ditugu. Beñat Igerabide musikaria, Emon eta Korrontzi musika taldeak eta Garazi Kamio idazlea elkarrizketatu ditugu. Badok atariaren mugikorrerako aplikazioaz ere aritu gara. Eguneroko inkestarekin batera, "Bingen" euskarazko filma eta Lurra musika taldearen lan berria ezagutu ditugu erreportajeen bidez.

bideoaren irudia
Durangoko Azokatik zer da gehien gustatzen zaizuna?

2014-12-06

Durangoko Azokaren lehen egunean haur eta gazteak protagonista nagusiak izan ostean, larunbatean leporaino bete da Landako gunea. Diska eta liburu artean ibili gara eta bertaratuei azokan zer duten gustokoen galdetu diegu.

bideoaren irudia
Vendetta talde geldiezinak 13 bala ekarri ditu Durangoko Azokara

2014-12-06

Landakoenea saioaren musika atalean, Vendetta taldea izan dugu. Atzo Hesian taldearekin batera Ahotsenean kontzertua eskaini ostean, gurean izan da taldeko kide Enriko Rubiños. "13 balas" da Durangoko Azokara ekarri duten euren azken lana eta izenak dioen bezala hamairu kanta gogor bildu dituzte bertan. Diskoaren eta hasi berri duten kontzertu biraren inguruan aritu gara berarekin. 

bideoaren irudia
Antzerki liburuek ere badute lekua Durangoko Azokan

2014-12-06

Durangoko Irakurleak gehien bilatzen dituen liburuak ez badira ere, antzerki liburuek badute bere lekua Durangoko Azokan. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kideekin izan gara eta euren standean zein nobedade dituzten ikusi dugu gertutik. Besteak beste, Oier Gillan idazlea eta Itziar Elias EHAZEko kidea elkarrizketatu ditugu. Azken honek Durangoko Azokako antzerki maratoiaren berri eman digu ere.

bideoaren irudia
Autoekoizpena du oinarri Musika Zuzenean atariaren postuak

2014-12-06

Bigarren urtez, Musika Zuzenean ekimenak postua jarri du Durangoko Azokan. Autoekoizpena oinarri, 36 diska dituzte aurten salgai, guztiak 2014an kaleratuak. Koldo Otamendi Musika Zuzenean atariaren arduradunarekin hitz egin dugu. Baita Revolta Permanent taldeko gazteekin ere. Beraien lehen diskoa aipaturiko postuan eskura daiteke.

bideoaren irudia
Bost urteren ostean "Zure hatzaren ez galtzeko" liburuarekin itzuli da Itxaro Borda Durangora

2014-12-06

Landakoenea saioaren bigarren egunean, Itxaro Borda idazlearekin izan gara. Durangoko azokaren inguruan aritu gara hizketan eta "Zure hatzaren ez galtzeko" bere azken poesia liburua aurkeztu digu. Gainera, euskal poesiagintzak Durangoko Azokan eta euskal literaturan orokorrean duen presentziaz ere galdetu diogu.