Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Landakoenea | Jendez bete da Durango

2014-12-06

Durangoko Azokak berehala hartu du martxa eta goraino bete da bigarren egunean. Landakoenea saioa indar berarekin jarraitu dugu eta Itxaro Borda idazlea eta Vendetta musika taldea elkarrizketatzearekin batera, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen eta Musika Zuzenean-en standetan izan gara. Gainera, Durangora bertaratu direnei azokatik zer duten gustokoen galdetu diegu.

bideoaren irudia
"Irria dario haizeari": 838 kilometro. Dispertsioa.

2014-12-05

838 kilometro. Hori da Errezil herritik Granadako Albolote espetxera dagoen distantzia. Eta hori da Errezilgo Ezamaun baserriko familiak astebururo Maritxu Uzkundun ikusteko egiten duen bidaia. Anttoni, Begoña eta Ihintza, preso politikoaren ama, ahizpa eta iloba dira lan honetako protagonistak. Hauek dispertsioaz eta bestelako kontuez hitz egingo digute.

Dokumentala: http://youtu.be/32ySpQ4j668
 

bideoaren irudia
Elkar argitaletxearen eskaintza gertutik ezagutu dugu

2014-12-05

Urtero bezala, Elkar argitaletxeak eskaintza oparoa ekarri du Durangoko Azokara. Haien standean egon gara eta Durangoko Azokara ekarritako nobedade guztiak ezagutu ditugu.

bideoaren irudia
Landakoenea | Ireki ateak kulturari!

2014-12-05

Abiatu da 49. Durangoko Azoka eta era berean, azokatik bertatik, Hamaika Telebistak Berriarekin elkarlanean ekin dio "Landakoenea" saioari. Musika taldeei dagokionez, Hesian eta Berri Txarrak taldeak izan ditugu gurean. Bestalde, John Andueza idazlea elkarrizketatu dugu Iñigo Astiz Berriako kazetariaren laguntzaz eta Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak Durangoko Azokan datozen egunetan izango denaren berri eman digu.

bideoaren irudia
Molde guztiak apurtuz dator Berri Txarrak taldea Durangoko Azokara

2014-12-05

Berri Txarrak taldea "Denbora da poligrafo bakarra" izeneko lanarekin iritsi da Durangora. Hiru diskek osatzen dute taldearen azken lana. Bakoitza ekoizle banarekin egin dute eta beraz, emaitza ez da edonolakoa izan. Ausartu eta euren musika moldeen inguruko aurreiritziekin hautsi nahi izan dute. Baita lortu ere. Gurekin izan ditugu Landakoenea saioan eta azokan ez ezik, aurrera begira dituzten erronken berri eman digute.

bideoaren irudia
Lan berriarekin gelditu gabe hegalak astintzeko asmoa du Hesian taldeak

2014-12-05

Doinu berriekin dator Hesian musika taldea Durangora. "Hegalak astinduz" du izena talde nafarraren azken lanak eta aurreko diskoetatik bereizten bada ere, Hesian-en nortasunak bere horretan jarraitzen duela azaldu digu Fran Urias taldekideak. Izenak dioen bezala, haien asmoa, traba guztien gainetik hegalak astindu eta gozatzea dela esan digu.