Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
“Amodioaren Ziega” eta “Jokoz Kanpo” lanak estreinakoz Kultur Maratilan

2015-02-26

Kultur Maratila Artedramak eta Kultur Leioak elkarrekin egindako ekimena dugu. Aurten, otsaileko azken ostegunean, hilaren 26an, hasi eta martxoaren batean amaituko da, igandez. 2012an abiatu zen zikloa eta antzerkia, dantza, bertsoa, musika, performancea eta bestelako hamaika arte adierazpen biltzen ditu. Gainera Kultur Maratila euskal sorkuntzaren plaza ere bada, askotariko artistek eta publikoak bat egiten duten tokia. Eta argi dago zuek ere espazio horretan tokia baduzuela.

bideoaren irudia
Skapa | Mundu berri bat antzez dezagun elkarrekin

2015-02-26

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: “Amodioaren Ziega” eta “Jokoz Kanpo” lanen estreinaldia hartuko du Leioako Kultur Maratilak. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: Leioan, Eibarren eta Lekeition antzezlan interesgarriak topatuko ditugu, Lilatoia asteburuan gauzatuko da, eta Durangoko Landako guneak 40 Minutu Rock jaialdia hartuko du.

bideoaren irudia
Korrikaren berri emateko hitzarmena

2015-02-26

Hamaika Telebistak hitzarmena sinatu du AEK eta Korrikarekin. Martxoaren 19an Urepelen hasi eta 29an Bilbon bukatuko den euskararen aldeko lasterketaren jarraipen berezia egingo dugu Hamaikan. Herriz herriko bideo zein erreportajeak eskaini eta sareratzearekin batera, gauero saio berezia egingo dugu. Mertxe Mugika, Asier Amondo eta Iñaki Uriak eskaini dizkigute hitzarmenaren xehetasunak.

bideoaren irudia
Ertzak | Sendagaien negozioa

2015-02-26

Sovaldi sendagaiak 60.000 eta 80.000 euro arteko kostua du, eta gaixoen %95a sendatzen du. Afera horrek eztabaidan jarri du sendagaien prezioa. Industria farmazeutikoa negozio handia dela ez da sekretua inorentzat. Farmazeutikoen etekinak asko igo dira azken urteetan. Zergatik dira botikak hain garestiak? Industria farmazeutikoak prezioak jaitsi beharko lituzke? Nola ikertzen da birus bat? Zergatik ikerketak dira hain garestiak eta luzeak? Sendagaiak eta botikak izan ditugu hizpide. Horretarako bi aditurekin hitz egin dugu. Koldo Callado Farmakologiaren irakaslearekin eta Miren Basaras Mikrobiologiako irakaslearekin.

bideoaren irudia
Anita Lopepe: "Euskal Herrikoak giren sentimendu hori indartuago dago duela hamarkada batzuk baino"

2015-02-25

Anita Lopepe EH Baiko eledunarekin izan gara aste honetan. Baionako Adierazpena eta Euskal Bideari buruz aritu gara hizketan. Etorkizuna du EH Bilduk eta EH Baik proposatutako bideak? Baionako Adierazpenak zein eragin izan du? Galdera horiei eta beste hainbati erantzun die Lopepek.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Hiriko auziaren ondorioez

2015-02-25

Elkarrizketen ataleko protagonista Anita Lopepe EH Baiko eleduna izan da. Solasaldian Txente Rekondo, Felix Arrieta eta Gotzon Elizbururekin batera Hiriko auzia bezalakoen ondorioez hitz egin dugu. Eta amaieran hiru erreportaje eskaini ditugu.