Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
150 lagunek hartu dute parte Sareuskak Irunen antolatu duen Mintzodromoan

2014-12-04

Euskararen Nazioarteko Egunean, Mintzodromo jendetsua antolatu du Sareuska sareak Irunen. Bortzirietako, Hego Lapurdiko eta Bidasoa Txingudiko euskara ikasleei euskara modu atseginean praktikatzeko aukera ematea zen ekimenaren helburua. Ikasle, irakasle eta bolondresek hartu dute parte, eta zinez arrakastatsua izan da Mintzodromoa.

bideoaren irudia
Nestor Esteban: "Gatazkaren konponbidea lortzeko euskararen gaiak mahai gainean egon behar du"

2014-12-04

Nestor Esteban Euskal Herrian Euskaraz-eko bozeramailearekin izan ginen Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. Egun euskarak dituen oztopoez eta euskararen garrantziaz jardun genuen hizketan. Eta lurraldez lurraldekako azterketa ere egin genuen.

bideoaren irudia
Hernaniko Talleres Mitxelena kooperatiban izan gara

2014-12-03

Hernaniko Zikuñaga auzoko Eziago poligonoan kokatuta dago Talleres Mitxelena kooperatiba. Zilindro hidraulikoak eta pieza bereziak ekoizten adituak dira, batez ere tamaina handietan. Bertan izan gara, eta nola lan egiten duten ikusi dugu.

bideoaren irudia
Basatxerri, mendian aske hazitako txerriak

2014-12-03

Euskal mendietan txerriak aske hazten dituzten baserritarrak elkartzen dituen ekimena da Txerrizaleok elkartea. Beraiek osatzen dute ere Basatxerri elkartea. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan sakabanatuak dauden baserritarrak biltzen ditu bere baitan. Beraien ekoizpena bertatik bertara ezagutzeko Usurbilgo Aginaga auzoan hasi eta Zestoan bukatu dugu. Prozesu guztia jaso dugu. Txerriak nola hazten dituzten ikusi, hil osteko zatiketa eta azken produktua.

bideoaren irudia
Esparza, aurpegi berria soilik?

2014-12-03

Martxelo Otamendi (Berriako zuzendaria), Txente Rekondo (nazioarteko aditua) eta Iñaki Soto (Garako zuzendaria) izan dira aste honetako gonbidatuak eta UPNko hautagai berriaz, Jose Javier Esparzaz, aritu gara batez ere hizketan. Beste hainbat gai ere landu ditugu.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Esparza, UPNko hautagai berria

2014-12-03

Elkarrizketen atalean Nestor Esteban EHEko bozeramailea izan da protagonista. Solasaldian Martxelo Otamendi (Berriako zuzendaria), Txente Rekondo (nazioarteko aditua) eta Iñaki Soto (Garako zuzendaria) izan ditugu gurean. Esparza, UPNko hautagai berria zer iruditu zaie? Saioaren amaieran Euskararen Nazioarteko Egunari loturiko hainbat erreportaje eskaini ditugu.