Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Euskara, etenik ez duen haria

2014-12-03

Euskararen Nazioarteko Eguna ardatz hartuz, "Euskara, etenik ez duen haria" izenpean, ekitaldia egin dute Donostiako San Telmo Museoan. Adinekoak omendu dituzte euskara belaunaldiz belaunaldi transmititu izana eskertzeko.

bideoaren irudia
Agroekologiaz jardun dugu Aloña Gonzalezekin

2014-12-02

EHKOlektiboa kolektiboak ibilbide luzea du, baina aurten urrats berri garrantzitsua eman du, Euskal Herri osorako elkarte gisa eratuz. Agroekologiaz aritu gara Aloña Gonzalezekin.

Gaindegiak eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Nekazaritza eta agroekologia

2014-12-02

Gure nekazaritzaren inguruko bigarren atalean, EHKOlektiboa gonbidatu nahi izan dugu. Ibilbide luzea duen kolektibo honek urrats berri bat eman du aurten, eta Euskal Herri osorako elkarte gisa eratu da. Agroekologiaz mintzatu gara Aloña Gonzalezekin.

Gaindegiak eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

bideoaren irudia
Hamaika hizkuntza, borroka bakarra. Zaindu maite duzun hori!

2014-12-02

Askapenak eta EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek elkarlanean bideo bat osatu dute Maputxe Herritik, Aragoitik, Korsikatik, Irlandatik eta Japoniatik bidalitako mezuekin.

bideoaren irudia
"Adarraren Ahotsa": Adarrots taldearen 10 urteko ibilbidea

2014-11-28

10 urteko ibilbidean mila aldiz jausi eta beste horrenbeste aldiz altzatu direla esan dute Adarrots taldeko kideek. Eta hori da hain zuzen ere, 10 urte, Adarrots taldea eszenatoki gainean daraman denbora. Ibilbide hori ospatzeko DVD eta Diskoa atera dute, Adarraren hotsa du izena lan berriak. Kanta berriekin batera DVDan mila historio, abentura, desbentura, negar, irrifarre, momentu on, oso on, txar, oso txar, desesperanteak, hunkigarriak batu dituzte. Gaurko dokuteka saioan Adarrots taldearen ibilbidea batzen duen lana ikusteko aukera izango dugu.

bideoaren irudia
22m2, Naroa Gaintzaren proiektu berria

2014-11-27

Naroa Gaintza musikariak 22M2 (HobeitaBiMetroKoadro) proiektua arkeztu du, David Nanclaresekin batera. Guztira, 11 kantu, 11 lagun, 11 doinu, 11 erritmo, 11 istorio eta milaka sentsazio biltzen dituen diskoa deskubrituko du entzuleak, horrela azaldu du Naroak. "Karratua" lan zintzoa dela ere esan du, erraietatik idatzia, gutako bakoitzaren bihotzerantz zuzenduta.