Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Skapa | Urteko 365 egunetan euskaraz bizi nahi dugulako!

2014-11-27

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: 22M2 da Naroa Gaintza abeslariaren talde berriaren izena. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko dugu eta egun horretan Bilbon Arrastoak lana ikusteko aukera izango dugu, Durangoko azoka heltzeko oso egun gutxi geratzen dira, Tolosako Titirijaia egun hauetan ospatuko da, Sortuko Dira Besteak ikuskizuna Bilbon izango da asteburuan, Donostian berriz Itziarren Semeak eta Skakeitan taldeak topatuko ditugu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizunaren BECen izango da ikusgai.

bideoaren irudia
Isunak ohiko bihurtzen ari direla salatu dute hainbat leitzarrek

2014-11-26

Isunak astero heltzen zaizkiela salatu dute hainbat leitzarrek. 25 lagunen arten 60tik gora jaso dituzte urte honetan bertan. Isun kopurua 54.000 eurora igo dela salatu dute, horrekin amaitu beharra dagoela ere bai.

bideoaren irudia
Adolfo Araiz: "UPNren erregimena hondamendira doa eta aldaketa badator"

2014-11-26

Bilduko Nafarroako hautagai Adolfo Araizekin izan gara aste honetako elkarrizketan. Nafarroan aldaketarako beharra dagoela uste du Araizek, eta EH Bildu azken 25 urteetan nagusi izan den politikarekin amaitzeko prest dagoela jakinarazi du.

bideoaren irudia
Navarrometroaren emaitzak aztergai

2014-11-26

Navarrometroaren emaitzak aztertu ditugu aste honetako saioan, eta horrez gain, tarte berezia eskaini diogu Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari. Felix Arrieta (Deustuko Unibertsitateko irakaslea), Gotzon Elizburu (kazetaria) eta Jexux Mari Mujika (irakasle ohia) izan ditugu gurekin.

bideoaren irudia
Miarritzeko Lurrama azokan izan gara

2014-11-25

Euskal Egitura saioan Lurrama laborantza azoka ezagutu dugu. Miarritzen izan gara, eta bertako protagonistekin elkartu gara: nekazariekin.

Gaindegia eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

bideoaren irudia
"Suturak. Cerca a lo próximo" erakusketa, San Telmo Museoko izarra

2014-11-25

Urtarrilaren 25era arte egongo da zabalik San Telmo Museoan Suturak. Cerca a lo próximo erakusketa. Euskal Herriko garai ezberdinetako 50etik gora artistak egindako lanak daude ikusgai eta Euskal Herriaren azken hamarkadetako gertakariak dira protagonistak.