Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Iheslariak: "Aske izateko joan ginen eta aske izateko itzultzen hasi gara"

2014-03-22

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Arrangoitzen (Lapurdi) egindako agerraldi batean jakinarazi du sorterrira itzultzeari ekingo diotela. Laurogei iheslari inguru izan dira ekitaldian, eta nabarmendu dute "bide oso bat" egin nahi duen "konpromisozko" urratsa dela gaur emandakoa.

bideoaren irudia
Skapa | Haurrei heriotza zer den azaltzeko antzezlana

2014-03-21

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Heriotza azaldu nahi duen haurrentzako antzezlana da "Egun Berri Bat". Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza;  Mugako kontakizunak lelopean Gutun Zuria letren jaialdia gauzatuko da zazpigarren urtez, Biarritzen Bi harriz Lau xori antzerkia, dantza, zirkoa, zinema eta musika uztartzen dituen jaialdia egingo dute, martxoaren 27an Denontzako etxeak izeneko lana ikusgai izango dugu Bilbon,  Luchino Visconti zinemagile italiarrari dedikaturiko zikloa hartuko du Bilboko Alondegiak. Zertarako Hegoak helduentzako antzezlana eta Bizipoza haurrentzako antzezlanak ikusgai izango ditugu asteburuan. Eta gaurko saioa jai giroan bukatuko dugu  Zona Franca ZAWP jaialdia  eta Deustuko jaiak izango ditugulako saioaren azken txanpan mintzagai.

bideoaren irudia
Pasioak eta kontrako iritziak sortu dituen alkatea izan da Azkuna

2014-03-21

Gaixotasun luze baten ondoren, atzo iluntzean hil zen Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Ez da oharkabean igaro den alkatea izan Azkuna. Pasioak sortu ditu bere ibilbidean baina baita kontrako iritzi eta jarrera ugari ere. Astelehenean egingo dute Iñaki Azkunaren hileta ofiziala Bilboko Santiagoko katedralean.

bideoaren irudia
ESAITek salatu duenez Euskal Selekzioak betoa du

2014-03-21

Euskal Selekzioak duen betoaren aurrean ESAITek iniziatiba instituzional bat martxan jartzea erabaki du. Ofizialtasunaren aldeko mozioak aurkeztuko ditu udaletan, foru aldundietan, Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan. Horiek eztabaidatu ostean, Espainiako Futbol Federaziora helaraziko dituzte emaitzak. ESAITek adierazi duenez ofizialtasunari dagokionean aitzakien garaia bukatu da eta alderdi politikoek euren jarrera definitu beharko dute.

bideoaren irudia
Ibon Areso Bilboko alkate ordeak hartuko du Iñaki Azkunaren tokia

2014-03-21

Ibon Areso Bilboko alkate ordeak hartuko du Iñaki Azkunaren tokia, 2015eko udaberrian udal hauteskundeak egiten diren arte. Jeltzaleek urriaren 7an ekingo diote Bilboko alkatetzarako hautagaia izendatzeko prozesuari.

bideoaren irudia
Bilboko udalak lau eguneko dolua iragarri du

2014-03-21

Bilboko Udalaren osoko bilkurak lau eguneko dolua iragarri du eta bitarte horretarako antolatuta zeuden ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira. Hala jakinarazi du 12:00etan egindako ezohiko osoko bilkuran. Ez da hil kaperarik izango eta hileta elizkizuna pribatua izango da, familiak hala eskatuta. Dena den, Bilboko Udalak bertaratzeko deia egin die herritarrei. Osoko bilkuraren ostean, lore eskaintza egin diote Azkunari udaletxe atarian, eta loreak eskaini nahi dituen ororentzat egunotan aukera irekia egongo dela jakinarazi dute.