Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
Skapa | Begirada iraganean jarrita

2013-10-04

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: 77 da Bide Ertzean taldearen disko berriaren izenburua. Taldekideen esanetan 70eko hamarkadan ipini nahi izan dute begipuntua. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Euskara ahora ekarteko mezu zuzen eta indartsua zabaldu nahi dute igandean Tolosan izan ere, urriaren 6an Kilometroak jaia izango dugu Tolosan. Ondarruko Marabilli jaialdia urriaren 10ean hasiko da. Bertso Txapelketa Nagusiko bigarren saioa asteburu honetan izango dugu. Antzerki lanak Gasteizen izango ditugu eta musika Donostiako  Donostikluba musika zirkuituaren eskutik helduko zaigu.

bideoaren irudia
Atik Zra | Pentsioen erreforma

2013-09-30

Pentsioen iraunkortasuna bermatzeko xedearekin, Espainiako Gobernuak erreforma berri bat iragarri du. Aipatu erreformak pentsioak urtero zehazteko irizpide berria izango du. Aurrerantzean, kotizatzaile eta pentsiodun kopuruaren erlazioan oinarrituriko indizea ezarriko da urtero, eta horren araberakoa izango da ordainsarien igoera. Haatik, bi muga ezarri dizkio PPren gobernuak indize horri. Gutxienez, %0,25 igoko dira pentsioak, eta gehienez, inflazio-tasa baino %0,25 gehiago. Solaskideak: Janire Landaluze ELA sindikatuko ordezkaria, Lurdes Rodriguez jubilatua eta Xabier Isasa (Pentsionistak Martxan) .

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Jackmanen Zinemaldia

2013-09-28

Zinemaldiaren azken egunean, errepaso modukoa egin dugu Zurriolako Butaka programan. Noski, Hugh Jackman aktore eta Donostia saria oso presente izan dugu. Zinemaldiko postureoa zenbatekoa den eta balorazio orokorra Nerea Lizarralde kazetariak eta Ane Muñoz zinegileak eskaini digute. Aldiz, Gorka Bereziartua kazetariak eta Angel Aldarondo zinegileak beren kiniela partikularra egin dute. Azkenik, Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidearekin balorazioari eman diogu bide.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Bikoizketa kinka larrian

2013-09-27

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren egunean, Zurriolako Butaka saioan, Pello Gutierrez "Oirse" dokumentalaren ekoizlea izan dugu. Gainera, Marian Galarraga Tinko euskara elkarteko lehendakariak bikoizketak jasaten duen egoeraren berri eman digu, eta kritikarien txokoan, Andoni Iturbe eta Mikel Garcia izan ditugu.

bideoaren irudia
Skapa | Memoriaren sekretuak

2013-09-26

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Amaren eskuak, Karmele Jaioren izen bereko eleberrian oinarritutako lanak pertsonen arteko harremanez hitz egingo digu. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Donostian bertan lan alternatiboek lekua dute Kortxoeneak hartuko ditu film alternatiboak, Bilboko Film Sozilak jaialdiaren helburua ere horixe da, zirkuito komertzialetatik at dauden lanei lekua ematea. Kafea eta Galletak ekimenak 5. denboraldiari hasiera emango diote asteburuan eta Dantzaldia jaialdiak forma eta kolore guztietako ekimenak ekarriko ditu Bilbora. Azkenik Zuloak taldeak asteburuan agur esango duelaz ere mintzatuko gara.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Sormenaren bide ezkutuak

2013-09-26

Zinemaldia amaitzeko hiru egun besterik gelditzen ez direnean, Lara Izagirre zuzendari gaztea izan dugu Zurriolako Butaka saioan. "Sormenaren bide ezkutuak" laburmetraiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Bestalde, Garbiñe Ortega "Violet" lanaren  ekoizleak film honen inguruan hitz egin digu eta kritikarien txokoan, Angel Aldarondo eta Mikel Kintana izan ditugu.