Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Lan harremanetarako Euskal Esparruaren aldarria berretsi du LABek

2019-02-19
Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua aldarrikatu du LAB sindikatuak, ELArekin batera horixe aldarrikatuz egindako mobilizazioen 25. Urteurrenean. Ipar Hegoa fundazioarekin elkarlanean Donostiako Kursaalean egindako jardunaldian, aldarrikapen horren garrantzia azpimarratzeaz gain, Kataluniako Herriari elkartasuna adierazi dio Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusiak.
bideoa prestatzen
Sarek espainiar estatuak Euskal presoen gradu aldaketak "sistematikoki" ukatzea salatu du

2019-02-19
Sarek gogor jo du estatuko presidente den Pedro Sanchezen aurka eta Euskal presoen gradu aldaketak "sistematikoki" ukatzea egotzi dio, besteak beste aurkeztutako gradu-aldaketa eskaeretatik hiru onartu dituelako espetxe zuzendaritzak. Euskal preso politikoen eskubideak bermatzeko erakundeak gaur gogorarazi duenez, lehen graduan dauden gatibuetatik 12, gaixotasunen batek jota daude.
bideoa prestatzen
Sara Majarenasen alaba hiltzen saiatu zen gizona kalean utzi du epaileak

2019-02-19
Ikerketa gehiegi luzatzen ari dela argudiatuz, epaileak Sara Majarenasen alaba hiltzen saiatu zen gizona aske utzi du. Fiskaltzak eskatuta, auzi saioa egingo dute bihar, eta bai fiskaltzatik bai Majarenasen defentsatik erasotzailea berriro espetxeratzea eskatuko dute. Erasotzaileari urruntze agindua jarri dioten bitartean, Majarenas eta bere alaba zaintzapean daude.
bideoa prestatzen
Legebiltzarrak herritarrek autogobernuaz duten iritzia jasotzeko webgunea jarri du martxan

2019-02-19
Postaz eta telefonoz izateaz gain, Internet bidez bilduko ditu Eusko Legebiltzarrak ekarpenak. Ondoren, aditu taldeak ekainera arteko epea dauka testu artikulatua osatzeko. Iazko irailaren 12an bost adituri agindu zitzaien testu artikulatu bat prestatzeko. Zeregin horretan hasiak dira. Era berean, autogobernu lantaldeak adostu zuen herritarren parte hartzea ahalbidetzea estatutua eguneratzeko prozesuan.
bideoa prestatzen
EH Bilduk eta EH Baik Iruñean eta Donibane Garazin deitu dituzte Aberri Eguneko mobilizazioak

2019-02-19
Aberri Egunaren ospakizuna dela eta, EH Baik eta EH Bilduk mobilizazioetarako dei egiteaz gain, hainbat gogoeta eta hausnarketa plazaratu nahi izan ditu. Aurten lehenengo aldiz Independentista sareak ez du antolatu ez baitu deialdi bateratu bat egitea, beraz, bi alderdiek eurena deitzea erabaki dute eta Azpimarratu dute Aberri Eguneko ospakizuna herritar guztiona dela. Nazio estrategia bat garatzearen alde azaldu dira eta dei egin dute apirilaren 21ean Iruñean eta Donibane Garazin egingo dituzten Aberri Eguneko ekitaldietan parte hartzera.
bideoa prestatzen
Arnas unea, itzaletik argitara

2019-02-15
1975-1976. urteetan torturatu zituzten Elixabete Nosellas, Jokin Sarasola, Joxe Ramon Begiristain, Juan Arangoa, Josetxo Zabaleta eta Jokin Sarasola. Beren testigantzekin osatutako bideoa da hau.