Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Poulidor, bigarrenaren epika eta estetika

2019-11-19
Raymond Poulidor mito bat izan zen, haren oinordekotza hain da handia, sarri bigarren izaten dena definitizeko bere izena erabiltzen dela. Anquetil, Merckx, Ocaña edo Hinault-en lehiatu zuen klase erraldoiko karrerista, zaletuek maite zuten ziklista, Frantziako Tourreko podiuma zortzi aldiz zapaldu zuena, lasterketa sekula irabazi barik. Aurreko astean hil zen.
bideoa prestatzen
Hainbat herritarrek errege espainiarraren aurkako protesta egin dute Iruñean

2019-11-19
Herritarrek Espainiako erregearen aurka protesta eginez Euskal Errepublika aldarrikatu dute. Gaurkoan espainiar estatu burua Iruñean izan da Nafarroako Enpresarien Batzordeak ematen duen Urrezko Domina Miguel Torres enpresariari emateko.
bideoa prestatzen
Eskoletan motxiladun haurrek dituzten beharrei erantzuteko unitate didaktiko bat sortu du Sarek

2019-11-19
Hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak egin dituzte unitate honetan. Aurkezpenean nabarmendu nahi izan dute gainera, nahiz eta proposamenak hezkuntza eremura zuzendu dituzten, haur hauen egoera hobetzea gizarte osoaren erantzukizuna dela.
bideoa prestatzen
Dispertsioaren ondorioz hildakoak omenduko ditu Etxeratek larunbatean

2019-11-19
Etxeratek aurkeztutako ``Gutun mezulariak´´ ekimena, Azaroaren 23an gernikan ospatuko da. Dispertsioak eragindako 16 hildakoen aitortza lortzea eta salbuespenezko politikari amaiera emateko premia aldarrikatzea da ekitaldiaren helburua.
bideoa prestatzen
Aitzol Atutxa: "Lehenago edo beranduago, txapelen tontorretik jaisteko momentua iritsiko zela banekien"

2019-11-19
Hilabete atzera Euskal Herriko Aizkora Txapelketatik at geratu ostean, Aitzol Atutxa lepo eta bizkarrean pairatzen dituen lesioetatik osatu nahian dabil. Euskal Herriko txapelketa bost aldiz irabazi ostean, arnas luzeko hausnarketak plazaratu zituen Marakana Txikia saioan.
bideoa prestatzen
UEUk Andoni Olariaga filosofoaren azken lana aurkeztu du Katakraken

2019-11-19
Udako Euskal Unibertsitateak Andoni Olariaga filosofoak idatzitako ‘Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk’ liburua aurkeztu du Katakraken.