Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Euskara eta herri mugimenduen arteko harremana

2019-04-06
Korrika Iruñera iritsi den egun hunkigarrian, Hamaika Telebistan herri mugimenduek euskararekin duten harremana aztertu dugu. beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean, Bilboko Auzo Elkarteetako Federazioko Aitziber Virgel, Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko Fonso Cantera eta Tantaka Tb-ko Eneko Calle izan ditugu gurekin. Hortaz gain, Zubirira bidean, Iker Aginaga lankideak azken orduaren berri eman digu, Gure BekAEKarioek zein Telma Ta Luixek ekarri dizkiguten perlak ikusi ditugu.
bideoa prestatzen
Bekaekarioak Lizarran

2019-04-04
Korrika hasi berri den egunean Lizarrara gerturatu dira BEKaekARIOAK. Bertan Lizarratarrekin solasean eta jolasean aritu dira. Emozioz eta ilusioz zipriztinduriko minutu ahaztezin batzuk. Bueno egia esan ez da horrenbesterako baino barre pixkat egin dute.
bideoa prestatzen
Iruñerrira bidean, Korrikak mundu bat bildu du Nafarroan

2019-04-06
Eguneko kronika osatu dute Iker Aginaga eta Iosu Ganuza lankideek, Iruñerrira bidean Korrikan parte hartu behar zuten hainbat lagunekin elkartuz.
bideoa prestatzen
Ahalduntze kolektiboa eta politika eraginkorren eskutik, erabilera eta sustapena erdigunera

2019-04-05
39 urte bete dira kasik Korrikaren lehen edizioa abiatu zenetik, orduko abentura hartatik egungo errealitaterako bidea egin dugu Karmelo Landa eta Xabier Alegriarekin batera. Hortaz gain, Urtza Erraztirekin batera, zoro zoragarri haiek hasitako bidea errepasatu dugu.
bideoa prestatzen
Tafallak korrika egiten badu, Euskal Herriak korrika eginen du

2019-04-05
Korrika Nafarroan zehar barreiatu da, Erdialdetik Erriberara, bihar Iruñerriako bidea hartzeko. Iosu Ganuza eta Iker Aginaga gure lankideek ibilbidean zehar osatutako kronika, Izar Mendiguren bertsolariaren bertso eta guzti.
bideoa prestatzen
Telma ta Luix, Errigora proiektua ezagutzen

2019-04-05
Gure Telma ta Luix partikularrak, Ekhiñe Atorrasagasti eta Naroa Iturri, Nafarroako hegoaldeko uzta ezagutzera joan dira. Korrika bertatik igaro dela baliatuz, Errigora proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Horrekin batera, ZokorriZtaren bisita izan dute.